Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari (IIE) buruzko ohiko galderak

Prozedura tekniko-administratiboa da, eta balio du proiektu baten eragin zuzenak eta ez-zuzenak modu egokian identifikatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko honako alderdi hauetan: gizakia, fauna, flora, lurzorua, ura, airea, klima, paisaia, material-ondasuna, kultura-ondarea eta faktore horien arteko elkarreragina. Prozedura hori organo substantiboak baimentzeko, onartzeko edo kontrolatzeko prozeduran sartuko da.

Administrazio-prozedura horretan hainbat izapide gauzatuko dira. Proiektuak baimentzeko, onartzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, herri-administrazioak interesa duten pertsonen parte-hartzea sustatu eta ziurtatuko du, eta hainbat dokumentu idatziko dira.

Euskadin garatu beharreko proiektu bat IIEaren mende dagoen jakiteko, honako araudi honetan dagoen kontsultatu behar da:

  1. Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen D eranskina. Erantzuna baiezkoa bada, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio ARRUNTaren eskaera izapidetu behar da.
  2. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskina. Erantzuna baiezkoa bada, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio ARRUNTaren eskaera izapidetu behar da.
  3. EAEko Natur Baliabideak Antolatzeko eta Espazio Babestuak Kudeatzeko Planak. Erantzuna baiezkoa bada, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio ARRUNTaren eskaera izapidetu behar da.
  4. Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen E eranskina. Erantzuna baiezkoa bada, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio SINPLIFIKATUaren eskaera izapidetu behar da.
  5. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskina. Erantzuna baiezkoa bada, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio SINPLIFIKATUaren eskaera izapidetu behar da.

Sustazailea

Edozein pertsona fisiko zein juridiko, publiko zein pribatu, IIEaren aplikazio-eremuan jasotako proiekturen bat egiteko asmoa duena.

Sustatzaileak organo substantiboaren aurrean hasten du IIEaren prozedura sinplifikatua edo arrunta, dagokion dokumentuarekin.

Organo substantiboa 

Administrazio publikoko organo eskuduna da proiektu bat baimentzeko edo onartzeko, edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena behar duten proiektuen jarduera kontrolatzeko.

Proiektu bati hainbat alderdik eragiten badiote, eta alderdi horiek baimena, onarpena edo, hala badagokio, jardueren kontrola behar badute, eta baimen, onarpen edo kontrol horiek herri-administrazioaren organo desberdinek eman behar badituzte, organo substantibotzat hartuko da ingurumen-inpaktu ebaluazioa eskatzen duen proiektuko lanen edo jardueraren gaineko eskumenak dituen organoa, eta organo horrek  lehentasuna izango du jarduera instrumental edo osagarrien gaineko eskumenak dituzten organoen aurrean.

Organo substantiboak jasoko du IIEaren prozedurari hasiera emateko eskaera, sustatzaileak bidalia, eta ingurumen-organoari bidaliko dio prozedurari dagozkion izapideak egiteko.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren kasuan, organo substantiboak honako hau egin beharko du: proiektuari eta Ingurumen Inpaktuaren Azterketari buruzko informazioa jendaurrean jarri eta kontsulta egin eraginpeko herri-administrazioei eta pertsona interesdunei.

Halaber, organo horri dagokio Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) betetzen den ala ez zaintzea eta jarraipena egitea, eta ingurumen-organoari jakinaraztea obren hasiera eta bukaera, bai eta, hala badagokio, jarduera-fasearen hasiera ere.

Ingurumen-organoa

Estatuko zein autonomia erkidegoko Herri Administrazioko organoa da, proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko eskumena duena.

EAEko esparruan, IIE egiteko eskumena duen organoa Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoa da, honako bi salbuespen hauetan izan ezik:

  • Proiektua baimentzeko eskumen substantiboa lurralde historikoetako foru aldundiei dagokien kasuetan, IIE egiteko eskumena organo horiei dagokie, salbu eta gauzatu nahi den proiektuak lurralde historiko batean baino gehiagotan eragina badu.
  • Proiektua baimentzeko eskumen substantiboa Estatuko Administrazio Nagusiari dagokion kasuetan, IIE egiteko eskumena administrazio horretako ingurumen-organoari dagokio.

Ingurumen-organoak honako eginkizun hauek ditu: Ingurumen Inpaktuaren Azterketaren edukia zehaztu, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena egin eta argitaratu, ingurumen-inpaktuaren txostena egin eta argitaratu. Horrez gain, organo substantibotik informazioa jaso dezake IIAk ebatzitakoaren gaineko jarraipenaz eta zaintzaz, bai eta hori egiaztatzeko beharrezko egiaztapenak egin ere.

Eraginpean hartutako herri-administrazioak

Jarraian aipatzen diren materietan berariazko eskumena duten herri-administrazioak, baldin  eta ingurumenarekin zerikusia duten eskumen-ataletan kaltetuak izan badaitezke: giza-osasuna, ura, aire-kalitatea, kultura-ondarea, eta biodibertsitatearen, geodibertsitatearen, lurraren, paisaiaren, faunaren eta floraren zaintza.

Ingurumen-inpaktu ebaluazio arruntean, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren azterketaren edukia zehaztea eskatzen badu, ingurumen-organoak kontsulta egingo die. Ondoren, organo substantiboak berriro egingo die kontsulta eraginpeko herri-administrazoei egin beharreko kontsulta-izapidean.

Pertsona interesdunak

  1. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 31. artikuluan aurreikusten diren baldintzetatik edozein betetzen dutenak.
  2. Honako ezaugarri hauek betetzen dituen irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona juridiko:
  1. Bere estatutuetan, oro har, ingurumena edo, bereziki, ingurumen-elementuren bat babesteko xedea izatea, eta xede horiek ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren eraginpean egotea.
  2. 2 urtean legez eratua egotea eta estatutuetan ezarritako xedeak lortzeko beharrezko ekintzak modu aktiboan burutzea.
  3. Estatutuetan jasotakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa bete behar duen proiektuaren eraginpeko lurralde-eremuan jardutea.

Ingurumen-organoak egindako jardueren berri emango die espedientean pertsona interesdun gisa azaltzen direnei.

Publikoa

Edozein pertsona fisiko zein juridiko, bai eta beren elkarte, erakunde eta talde ere, aplikagarri zaien araudiaren arabera eratuta badaude.

Jendaurreko informazioren izapidean parte hartu dezakete.

  • Ingurumen-inpakturen ebaluazio arrunta bete beharko du, baldin eta baimendutako, egikaritutako edo egikaritzeko prozesuan dagoen proiektuaren zabaltze-lanak edo aldaketak, bera bakarrik edo proiektu bereko beste aldaketa batzuekin batera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta betetzeko ezarrita dauden atalase-mailak gainditzen baditu (10/2021 Legearen II.D eranskina).
  • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua bete beharko du, baldin eta proiektua ingurumen ebaluazioaren araudian jasota badago, eta baimendutako, egikaritutako edo egikaritzeko prozesuan dagoen proiektuaren aldaketak edo zabaltze-lanak, bera bakarrik edo proiektu bereko beste aldaketa batzuekin batera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta betetzeko ezarrita dauden atalase-mailak gainditzen baditu edo honako baldintzak hauek betetzen baditu:
    • Atmosferara egindako emisioek gora egiten badute nabarmen.
    • Ubide publikoetara eta itsasbazterrera egindako isuriek gora egiten badute nabarmen.
    • Hondakinek gora egiten badute nabarmen.
    • Baliabide naturalen erabilerak gora egiten badu nabarmen.
    • Eremu babestuetan edo babes-araubide bat dutenetan eragitea, natura-ondarearen kontserbazioari buruzko araudiarekin bat etorriz.
    • Kultura-ondarean ondorio adierazgarriren bat eragitea.

Kontuan hartuko da izaera bereko eta espazio fisiko berean egindako proiektuak zatikatzeak ez duela eragotziko ezarritako atalaseak aplikatzea; horretarako, aintzat hartutako proiektu guztien magnitudeak edo dimentsioak metatuko dira.

EZ, proiektua gauzatzeko ingurumen-organoaren aldeko edo kontrako erabakia da, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin eta gero ematen dena. Erabaki hori nahitaezkoa eta loteslea da, IIE arrunta bete behar duten proiektuak baimentzeko edo gauzatzeko.

EZ, IIE arrunta bete behar duten proiektuak ezingo dira baimendu, ez eta gauzatu ere, aldez aurretik dagokien IIA egiten ez bada. IIE arruntaren prozedurari jarraitu gabe emandako baimen, lizentzia eta gainerako ebazpenak erabat deusezak izango dira.

EZ, IIAn adieraziko da proiektua gauzatzeko epea, eta epe hori EHAAn IIA argitaratzen den egunetik hasiko da kontatzen. 4 urteko epea igaro eta proiektua gauzatzen hasi ez bada, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak eraginkortasun osoa galduko du. Hala ere, ingurumen-organoak adierazpenaren indarraldia luzatu ahal izango du, indarrean dagoen araudiaren arabera.

EAEko Ingurumen-organoak emandako IIAk organo substantiboari bidaltzen zaizkio.

Horrez gain, EAEko ingurumen-organoak emandako IIAk Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian  eta egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

EZ, IIE arruntaren prozedura izapide-egintza bat da, eta beste prozedura substantibo batzuetan barne da. Hori dela eta, ezinezkoa da adierazpenaren kontra berariazko errekurtsoa jartzea, eta aukera bakarra da prozedura horiek ebazteko organo substantiboak emango duen bukaerako ebazpena errekurritzea.

EZ, ingurumen-organoaren nahitaezko erabaki loteslea da, eta horrek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua amaitzen du, eta proiektuaren azken proposamenean txertatu beharreko ingurumen-alderdiak jasotzen ditu.

EZ, IIE sinplifikatuaren mende dauden proiektuak EZ dira baimendu edo gauzatu ahal izango, aldez aurretik ingurumen-inpaktuaren txostena egin ez bada. Erabat deuseztzat joko dira nahitaezko IIA prozedura sinplifikatua izapidetu gabe emandako baimenak, lizentziak eta gainerako ebazpenak.

Bai, ingurumen-inpaktuaren txostenak erabaki dezake proiektuak IIE arrunta izan behar duela, 10/2021 Legearen II.F eranskinean jasotako irizpideen arabera.

Ez, ingurumen-inpaktuaren txostenean adieraziko da proiektua gauzatzen hasteko epea, eta epe hori ingurumen-inpaktuaren txostena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasiko da kontatzen. 4 urteko epea igaro eta proiektua gauzatzen hasi ez bada, ingurumen-inpaktuaren txostenak eraginkortasun osoa galduko du. Hala ere, organo eskudunak proiektua gauzatzen hasteko epea luzatu ahal izango du, horretarako arrazoitutako zioak baditu.

EZ. Ebazpen hori beste prozedura substantibo batzuetan txertatzen den izapide-egintza bat da, eta ezin da berariazko errekurtsorik jarri, organo substantiboak ematen duen amaierako ebazpenaren aurka dagokion errekurtsoaren bidez baizik.

EAEko ingurumen-organoak ingurumen-inpaktuaren txostenari buruz emandako ebazpenak organo substantiboari bidaltzen dizkio.

Gainera, EAEko ingurumen-organoak argitara emango ditu ingurumen-inpaktuaren txostenaren ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta haren egoitza elektronikoan.

Bai ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntean, bai ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuan, eskaera jaso eta hogei laneguneko epean. Ez-onartzea erabakitzeko ebazpena eman aurretik, ingurumen-organoak sustatzaileak adierazi beharrekoa entzungo du hamar laneguneko epean, eta horren berri emango dio organo substantiboari. Horrenbestez, ez onartzea adierazteko aurreikusitako epea etenda geratuko da. Ez-onartzeko ebazpenak justifikatuko ditu erabakiaren arrazoiak, eta haren aurka legez dagozkion errekurtsoak jartzeko aukera dago, administrazio-bidean zein auzibidean, hala badagokio.

Sustatzailea, proiektuari dagozkion jarduerak hirugarren batek gauzatzen baditu ere (kontratatzaileak edo langileak).

Indarrean dagoen araudian jasotako publiko hitzaren definizioaren arabera, ingurumen-inpaktuaren prozedurako jendaurreko informazioaren izapidean hartu dezake parte.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, IZP ingurumen-inpaktuaren azterketaren zati da. Programa hori proiektuaren sustatzaileak idatzi behar du, eta helburua da ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako neurri babesleak, zuzentzaileak eta konpentsatzaileak egokiak diren ala ez egiaztatzeko eginkizunak diseinatzea. Eginkizun horiek sustatzaileak gauzatu behar ditu, eta ez organo substantiboak, ez bada herri-lanen kasua, non sustatzailea eta organo substantiboa pertsona bera diren.

Ingurumena zaintzeko programan ezarritako eginkizunek ahalbidetu behar dute ingurumen-neurriak nahikoak diren ala ez antzematea, eta, ondorioz, beharrezkoa den ala ez hartutako neurriak areagotzea, edota neurri berriak ezartzea proiektuak ingurumenaren gainean eragin ditzakeen kalteak eragozteko, gutxitzeko edo konpentsatzeko.

Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barne hartutako sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta (organo substantiboaren bidez), edo ofizioz, ingurumen-organoak neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldaraz ditzake. Hori guztia, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan edo ingurumen-inpaktuak saihesteko ezarri diren neurri babesle, zuzentzaile zein osabidezkoak gutxiegizkoak direla egiaztatzen duten ikerketetan oinarrituta.

Azken aldaketako data: