Osasun Saila

Praktika klinikoen gidak

Osteba logotipo irudia, Osasun teknologien ebaluazioko zerbitzua

Praktika Klinikoaren Gidak (PKG) “modu sistematikoan garatutako gomendio klinikoak dira, profesionalei eta pazienteei osasun-arreta egokienari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko, bai eta osasun-arazo konkretu bati edo egoera kliniko berezi bati aurre egiteko aukera diagnostiko edo terapeutiko egokienak hautatzen laguntzeko ere”.

Praktika klinikoaren gidak, oinarri dituzten ebidentziak (frogak) eta iritziak bezain onak dira; horrenbestez, profesionalek eta pazienteek gomendio horietan duten atxikidura, haietan jartzen duten konfiantzaren araberakoa izango da. Kalitate-gidak erabiltzeak aldakortasuna gutxitzen eta praktika klinikoa hobetzen lagun dezake.

Praktika Klinikoko Gidak

Giden kalitatea ebaluatzeko erabili den AGREE tresna oso baliagarria izan da zenbait estandar ezartzen eta giden kalitatea hobetzen laguntzeko. Horretaz gain, genero-alborapenik gabeko Praktika Klinikoko Gida izeneko tresna egin du Ostebak, zehazki, generoaren arloko ekitate-eza eta diskriminazioa aztertzeko, eta horrek osasun-ikerketan alborapenak sortzeko zer ondorio dituen, eta zehazki, PKGen balioan eta kalitatean zer ondorio dituen aztertzeko.

Azken urteetan, Ostebak eta Osakidetzak praktika klinikoaren gidak egiten, egokitzen, eguneratzen eta inplementatzen egin dute lan. Halaber, GuiaSaluden sormena eta 2006an, OSNen, Praktika Klinikoaren Gidak Egiteko Programa abian jartzeak, PKGak egiteko bidea zabaldu dute. Zeregin horretan aritu dira ebaluazio-agentziak eta beste zenbait erakunde, sozietate zientifikoen lankidetzarekin, non profesionalek eta pazienteek parte hartu duten.

Nazioartean, Guidelines Internacional Network (G-I-N) dugu. 2003an sortu zen, erakundeek eta norbanakoek osatutako nazioarteko lankidetza-sare bat izateko, helburu hauek izanik: PKGen alorrean ahaleginak ez bikoiztea, bateratzea bultzatzea, informazioa partekatzea, eta ezagutza eta prestakuntza besterentzea.

Loturak

  • GPC logoaren irudia
  • Imagen del logo de AGREE
  • Genero alborapen txostena
  • Imagen de guiasalud.es
  • Imagen del logo de GIN

Azken aldaketako data: