Pneumokokoaren aurkako txertaketa
Zer da pneumokokoak eragindako infekzioa?
- Biriketan (pneumonia) eta odolean (bakteriemia) kalteak edo meningitisa ere eragin dezakeen bakterioak eragindako gaixotasuna. Pneumokoko mota asko dira.
- 65 urtetik gorakoetan edo gaixotasun kroniko jakin batzuk pairatzen dituztenetan, pneumokokoak konplikazioak edo gaixotasun larria eragin ditzake.
Nolakoa da txertoa?
- Txertoak 23 pneumokoko motaren aurka babesten du, eta hauen artean daude gure inguruan ohikoenak direnak.
- Txerto hau segurua da eta bigarren mailako efektuak ez dira ohikoak, aldi baterakoak baizik eta, oro har, injekzioaren gunean agertzen dira.
- Injekzio bidezko txertoa da eta, oro har, dosi bakarra eskatzen du
Nork hartu behar du txertoa?
- 65 urte edo gehiago dituzten guztiek.
- Gaixotasun kroniko serioa edo gaixotasun inmunulogikoa pairatzen duen 2 urtetik gorako edonork, betiere medikuak hala aginduta.
Non egingo da txertaketa?
- Osakidetzako osasun-zentro eta anbulatorio guztietan.
- Txertoa hartzera joan aurretik, eskatu hitzordua zure osasun-zentroan.
Pneumokokoaren aurkako txertaketa (PDF, 269 KB)