Aurkezpena
Osteba, Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua, 1992ko udazkenean sortu zen. Bere xedea Osasun Teknologien erabilera egokiaren alde jokatzea da, hots: bai teknologia ziurrak, efektiboak, eskuraerrazak eta gizarte maila guztientzat berdinak aztertzen eta bai erabakiak hartzeko beharrezko informazioa ematen.
Horretarako, ahaleginak egin dira lan-metodoak optimizatzeko, besteak beste bibliografia-bilaketetarako, ikerketen diseinu desberdinen irakurketa kritikorako, ebaluazio ekonomikorako, teknologia gainerakor eta zaharkituen identifikazio eta ebaluaziorako, gomendioen formulaziorako eta Praktika klinikoko Gidak egiteko.
Osteba, Nazioarteko Ebaluazioko Agentzien Sarearen - INAHTA eta Nazioarteko Jarraibideen Sarearen - GIN fundatzailea da; era berean, Euroscan izeneko, Nazioarteko sarearen partaidea da, Osasun Teknologien bizitza-zikloaren ebaluazio goiztiarrari buruzko informazio trukaketan aritzen dena.
Halaber, Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko - EUnetHTA Europako Sareko Kidea da. Talde horretan, Europako 31 herrialdetako Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko 59 Agentziek, ikerketa-erakundeek eta ministerioek batera jardun dute sare hori garatzeko: https://www.eunethta.eu/
Egun, Osteba PHGEN II Public Health Genomics proiektuaren partaidea da. Proiektu honek osasun teknologia genetikoen sarrera osasun sistemetan harmonizatu nahi du eta Europar Batasuneko Osasun Publikoko Zuzendaritzaren (DG SanCo) dirulaguntza jaso du martxoaren 2012ra arte.
Hona hemen plazaratzen den informazioa osasun profesionalei dagokie eta haientzat diseinatuta eta abiatuta dago.
Pazientea bazara eta patologia edo egoera konkretu bati buruzko informazioa behar izanez gero, hobe duzu osasun profesionalei galdetzea. Haiek gai dira hurrengo orrietan agertzen diren materialak aztertzeko eta kasuen arabera erantzun zuzenak emateko.
Osasun Ministaritzaren eta iberoamerikako Cochrane elkarkidetzaren arteko hitzarmenari esker, posiblea da Cochrane Library plus-ean dohainik sartzea.
Azken aldaketako data: