Oinarrizko Lanbide Heziketa
8/2013 Lege Organikoaren bidez (LOMCE), Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu ziren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko.
Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barne daude, eta profil profesionala izan behar dute. Halaber, iraupen desberdineko lanbide-moduluetan antolatutako hezkuntza-zikloen bidez antolatutzen dira.
Profil profesionala bakoitzkk gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute.
Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.
Oinarrizko lanbide-titulua duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta .
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
- Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana
Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloek honako lanbide-modulu hauek izango dituzte:
- Ezagutza-esparru teoriko-praktikoz osatutako moduluak, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzeko xedea dutenak.
- Eduki-bloke komunei loturiko moduluak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzea bermatuko dutenak. Bi hauek dira:
- Komunikazioa eta Gizartea modulua
- Zientzia Aplikatuak modulua
- Lantokiko Prestakuntza modulua.
Zikloek bi urte iraungo dute, eta Hezkuntza Administrazioak erabakitzen duen ikastetxeetan ezarriko dira.
Ikasleak gehienez lau urtez egon ahalko dira Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egiten
Gure Elkartean eskeintzen diren tituluak:
- Administrazio-zerbitzuak
- Altzariak muntatzea eta instalatzea
- Arte grafikoak
- Ehunezko eta larruzko artikuluak konpontzea
- Elektrizitatea eta elektronika
- Eraikuntza
- Estetika
- Etxeako lanak eta erakinak garbitzea
- Harategi-urdaitegia
- Hozte sistema
- Ibilgailuen elektromekanika
- Ile apainketa
- Informatika eta komunikazioak
- Iturgintza eta beroa
- Karrozeria
- Laketontziak mantentzea
- Mekanizazioa
- Merkataritza-zerbitzuak
- Nekazaritza eta lorezaintza eta lorekonposizioak
- Okintzako eta pastegintzako jarduerak
- Soldadura-galdaragintza
- Sukaldaritza eta jatetxe- arloa?
Azken aldaketako data: