168/2019 Dekretua. MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

Kontratatzeko laguntzak

Enplegu egonkorra sustatzeko dirulaguntza.

Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 4.000 eurokoa da.

Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.

Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.

Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handituko da.

Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzak

Lanpostu egokitzeak, oztopo fisikoak kentzea edo programa informatikoak eta komunikazio-bitartekoak instalatzea, 1.000,00 € arte.

Biak Lanbidek kudeatutakoak eta Gizarte Segurantzak berak kudeatutako kuota-hobari bat, lurralde bakoitzari dagozkion zerga-onurez gain

Ez da beharrezkoa langilearen kontratazioa diruz lagunduta izan dadin

Bai, baina enplegu-sustapeneko aldi baterako kontratua (430 eta 530 ereduak), edo prestakuntzarako kontratuak (421) izan behar dira.

Kontratatutako pertsonak langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon behar du kontratazioaren egunaren aurreko egunean.

Ez da beharrezkoa, nahikoa da enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea Enplegu Zerbitzu Publiko batean, eta EAEn finkatuta dagoen enpresaren lantoki batean zerbitzuak ematen hastea.

Ez, aldizkako lan finkoko kontratua edo lanaldi partzialekoa izan daiteke. Azken kasu horretan, lanaldiak lanaldi osoaren % 50ekoa izan behar du, edota, desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzen badira, gutxienez % 35ekoa.

%33koa edo hortik gorakoa. Aurkeztutako desgaitasun-ziurtagiriak langilearen desgaitasun-mota ere adierazi behar du. Dirulaguntza honen ondorioetarako, ez dira desgaitasun bat duen pertsonaren definizioaren barne kontutan hartuko ez Gizarte Segurantzako pentsiodunak, ez klase pasiboetako pentsiodunak.