Ohiko galderak: farmazia
-
Noiz joan naiteke Farmaziara botiken bila?
Kontsulta amaitu bezain laster joan ahal izango zara Farmaziara, informazioa automatikoki transmititzen baita. Ikus-onetsi behar den medikamentu bat agindu badizute, kasu horretan soilik, bizpahiru egunetan itxaron beharko duzu.
-
Edozein Farmaziatara joan naiteke?
Euskadiko Farmazia guztietan dago e-rezeta.
-
Nire NANak edo pasaporteak balio dezake Farmazian botika jasotzeko?
Ez, medikamentuak jasotzeko balio duen agiri bakarra zure osasun-txartela da. Hori gabe ez dago zure errezeta elektronikoetara sartzerik.
-
Beste baten bat joan daiteke Farmaziara nire botiken bila?
Bai, baldin eta medikazio-agindua jaso duen pertsonaren osasun-txartela aurkezten badu.