Nola funzionatzen du?
Botiken agindu, ikus-onetsi eta emate-sistema elektronikoak oso modu errazean funtzionatzen du.
Kontsultan, medikua informatika bidez sartzen da “on line” historial klinikora, osasun-agindua ematen du, eta elektronikoki sinatzen du. Farmazian, zure osasun-txartela aurkeztuta, kontsultan bertan aurrez egindako errezeta elektronikora irits daitezke, eta botikak eman inolako paperik aurkeztu gabe.
Hori horrela da Farmaziak informatika-sistemarekin lotuta daudelako, eta osasun-txartelarekin (eta txartelarekin soilik) medikuaren preskripzioetan telematikoki sar daitezkeelako errezetak egiten diren unean bertan.
Iraupen luzeko tratamenduen kasuan Farmazian gutxi gorabehera hilabeterako botikak emango dizkizute, aldian-aldian eta preskripzioarekin bat, tratamenduaren hurrengo azterketa-datara arte (urtebete gehienez ere). Data hori iristean berriro joan beharko duzu kontsultara, eta medikuak erabakiko du medikazio horrekin jarraitu behar duzun, tratamendua amaitu duzun edo aldatuko dizun.
Tratamendu akutuen kasuan, hau da, egun batzuetako iraupena duten horietan, osasun-agindua ematen den unetik aurrera Farmazian emango dizkizute botikak, agintzen diren datatik 10 eguneko epean gehienez ere.
Azken aldaketako data: