Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nisae: euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragintasunerako nodoa

NISAE euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzako plataforma erkidea da, autonomia-erkidegoko nodo gisa eratua, haien artean eta gainerako administrazioekin (Estatuko Administrazio Orokorra eta autonomia-erkidegoak) datu-truke elektronikoa inplementatzeko, sinergiak batuta.

NISAE soluzio erkidea da, erakundeen arteko datu-trukean kudeaketa banatuaren eredu baten inguruan antolatzen dena. Berezko funtzionaltasunetik harago, elkarreragingarritasuna antolatzen duen eredu batean oinarritutako diseinua du eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen antolaketa-errealitateari egokitzen zaio. Hori dela-eta, NISAEk aurkezten duen soluzioa bertan parte hartzen duten erakunde-agente guztien artean adostu dute.

nisae