NIREAren dekalogoa
1. NIREA Lehen Sektorea Suspertzea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea Biziberritzea helburu duen programa bat da
2. Euskadiko Lehen Sektorea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea osatzen duten pertsonak dira NIREAko PROTAGONISTAK
3. NIREAk ESAN NAHI DU inguruan Landa eta Itsasertzeko ingurune bizia izateak garrantzia duela JAKITEA, daukagun gizarte ereduaren oinarri gisa
4. NIREAk ESAN NAHI DU Lehen Sektorearen eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunearen rola eta pertsonak BALORATZEA, gaur egungo gizarte ereduaren barruan
5. NIREAk ESAN NAHI DU gure nortasuna eta gure kultura BABESTEA, ekosistema zaintzea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunearen garapen iraunkorra bultzatzea
6. NIREAk, hitz batean, ESAN NAHI DU Euskadiko Landa eta Itsasertzeko Inguruneak hiri inguruneari BALIOA gehitzen diola
7. NIREAren ASMOA da gizartea konturatzea erosketei lotuta hartzen dituzten erabakiek herrialde ereduan eragina dutela
8. NIREAren ASMOA da gizartea Euskadiko Lehen Sektoreko produktuak identifikatzeko gai izatea Bertako produktua, hurbilekoa eta kalitatekoa
9. NIREAren ASMOA da gizarteak erosteko ohituretan Lehen Sektoreko produktuak sartzeko KONPROMISOA HARTZEA
10. NIREAren ASMOA da gizarteak sozialki eta kulturalki EUSKADIKO Lehen Sektoreko eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunearekin KONPROMISOA HARTZEA