Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa
Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedra , Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” ikerketa proiektua burutzen ari da.
Proiektu honen helburua Nazio Batuen Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Nazioarteko Programa Zientifikoaren kontzeptu eta metodologia Euskadin garatzea da. Programa honek helburu du eremu publiko eta pribatuan aplikagarria den ezagutza zientifikoa sortzea eta erantzunerako aukerak eskaintzea, giza-ongizaterako politiken inpaktuagatik sortzen diren ekosistemen eraldaketen ondorioei buruz.
Proiektuak nahi du giza inpaktuak ekosistemen eta bere zerbitzuen gainean ekiditeko edo txikiagotzeko balioko duten lehentasunezko ekintzen identifikaziorako tresna bat izatea. Bestalde, Euskadiko kapital naturalaren kontserbazioan eta erabilera iraunkorrean eragin positiboa duten politika eta ekintzak nabarmendu nahi ditu Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioak. Gainera, plangintza eta kudeaketarako tresnak garatu nahi ditu, eta baita ere etorkizuneko aukerak (eszenatokiak) eskaini nahi ditu ekosistemen zerbitzuen fluxuari eragiten dioten erabakien ondorioen gainean.
Gaitze politiko eta instituzionalaz gain, hiritarren artean gure proiektuan lortutako emaitzen difusioaren bidez kapital naturalaren berezko balioa garrantzitsutzat jotzea nahi da. Difusio hau eskala lokalean, nazionalean eta nazioartekoan burutzen da. Hartarako, proiektua zerbitzuen ebaluazioekin erlazionaturiko nazioarteko hainbat sareen parte da, hala nola: Sub-Global Assessment Network (SGA) (kideak), The Ecosystem Service Partnership (ESP) (kideak) eta Intergovernmental Platform on Biodiversity & Ecosystem Services (IPBES) (bileretako behatzaile bezala jokatuz).
Ekosistemak eta haien zerbitzuak identifikatzea
Adierazleak
- Estado y evolución de los servicios de los ecosistemas y sus impulsores de cambio en las últimas décadas (PDF, 436 KB)
- Evolución de los impulsores de cambio (PDF, 108 KB)
Kartografia
Plangintzan eta kudeaketan integratzea
- Mecanismos de integración del enfoque de servicios de los ecosistemas en la gestión (PDF, 3 MB)
- Gida praktikoa ekosistemen zerbitzuak lurralde- eta hirigintza-plan eta- programen formulazioan integratzeko (PDF, 14 MB)
Pertzepzio soziala
Beste analisi batzuk
Hedapena eta prestakuntza
Azken aldaketako data: