Metatze-pobrezia

Metatze-pobreziak egoera espezifiko bat baino egoera orokor bat adierazten du; hain zuzen ere, behar adinako bizi-mailari epe ertain eta luzean eusteko beharrezkoak diren kontsumo-ondasun iraunkorrak lortzeko prekarietate-egoera diferentziala, bereziki, etxebizitza egokia eta ongi hornitua lortzeko gaitasunari dagokionez, betiere gutxieneko bizigarritasun-arauak betez. Epe ertainean eta laburrean prekarietate-agertoki gisa, metatze-pobrezia honako hauekin ere lotzen da: diru-sarreraz krisialdi- edota larrialdi-egoera berezietan, etxekoen unitateek bizimodu normalizatu bati aurre egiten jarraitzeko beharrezkoa duten gutxieneko ondare-bitartekoak metatzea, horrekin nolabaiteko segurtasun ekonomikoa ziurtatuta.


 

Azken aldaketako data: 2016/09/08