Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan.
Kutsaduraren kontrol integraturako araudiaren mende dauden jarduerek, lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitzearekin zuzeneko lotura duten betebeharrak dagozkien neurriak ezarrita betetzeaz gain, honako eskakizun hauek ere bete beharko dituzte.
Egoeraren gaineko aurretiazko/aldizkako txostena aurkeztea
Lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda ezarri eta lurzoru kutsatuen adierazpena egiteko irizpideak eta estandarrak finkatzen dituen 9/2005 urtarrilaren 14koaren Errege Dekretuaren artikuluari jarraikiz, lurzorua kutsa dezaketen eta ingurumen-baimen integratua behar duten instalazio guztiek baimena eskatzeko dokumentazioaren artean lurzoruaren egoeraren gaineko aurretiazko txosten bat aurkeztu behar dute. Halaber, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16.2 artikuluaren arabera, instalazio horiek aurretiazko txostenaren edukia eguneratzeko, gutxienez 5 urtean behin, aldian aldiko txostenak igorriko dizkiote ingurumen-organoari. Aurretiazko eta aldizkako txostenen xedea honako hau da: lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat duen edo izan duen lurzoruan kutsadura nabarmena gertatu ote den edo gerta daitekeen balioztatzea.
Oinarrizko edo lurzoruaren hasierako egoeraren ingurukoa txostena aurkeztea
Kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22.bis artikuluek xedatzen dutenez —16/2002 Legea Prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak aldatu zuen, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legea Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 5/2013 Legeak aldatu zuen, eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2001 Legea eta Hondakin eta lurzoru kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legea uztailaren 1eko 5/2013 Legeak aldatu zituen— , araudi honen mendeko instalazioek oinarrizko edo lurzoruaren hasierako egoeraren inguruko txosten bat aurkeztu behar dute. Txostenaren helburu nagusia lurzoruaren eta lurpeko uren afekzio-maila zehaztea da, ondoren, jarduera uzten deneko aldaketa-mailarekin kuantitatiboki konparatu ahal izateko. Hau da, txostena erreferentzia moduan erabiliko da industria-jarduera amaitu ondoren saneamendu-helburuak ezartzeko.
Oinarrizko edo lurzoruaren hasierako egoeraren inguruko txostena aurkeztu beharko dute ingurumen-baimen integratuari buruzko araudiak barne hartzen dituen eta sektore honetako berariazko araudiaren arabera lurzorua kutsa dezaketen jarduera guztiek, hau da, honako baldintzetako bat betetzen duten IPPC jarduerek:
- Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen eranskinean agertzea (Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak)
- Gai berriak jakinarazteari eta gai arriskutsuen sailkapenari, ontziratzeari eta etiketatzeari buruzko martxoaren 10eko 363/1995 Errege Dekretuak biltzen dituen gaietako baten edo hainbaten 10 tona baino gehiago ekoiztea, erabiltzea edo biltegiratzea urtean
- Norbere erabilerarako erregaia aireko tangetan biltegiratzea, urriaren 1eko 1523/1999 Errege Dekretuak xedatutakoa betez –dekretu horrek aldatu egin zituen urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaz onartutako Petrolio Instalazioen Erregelamendua, irailaren 15eko 1427/1997 Errege Dekretuaz onartutako MIIP03 jarraibide teknikoa eta abenduaren 28ko 2201/1995 Errege Dekretuaz onartutako MI-IP04 jarraibide tekniko osagarria– , baldin eta urteko batez besteko kontsumoa 300.000 litrotik gorakoa eta guztira biltegiratutako bolumena 50.000 litrotik gorakoa bada (9/2005 Errege Dekretua).
Halaber, lurpeko tangetan norbere erabilerarako erregaia biltegiratzen duten IPPC jarduera guztiek aurkeztuko dute oinarrizko txostena, erregaiaren kopurua edozein dela ere.
Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola eta segimendua
Industriako emisioen Erregelamendua onartzen duen eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluaren arabera, araudi horren menpe dauden instalazio guztiek burutuko dute lurpeko uren gaineko kontrola bost urtetik behin gutxienez, eta lurzoruaren gaineko kontrola hamar urtetik behin gutxienez, baldin eta kontrol hori kutsadura-arriskuaren ebaluazio sistematiko batean oinarritzen ez bada.
Programazioa - Noiz exijituko da?
Ahal den heinean, lurzoruaren eta lurpeko uren babesarekin lotura duten datuen aurkezpena ingurumen-baimen integratuari dagozkion bestelako administrazio-prozedurekin koordinatuko da.
Egoerari buruzko aurretiazko/aldizkako txostena
Instalazio berriak
Egoerari buruzko aurretiazko txostena ingurumen-baimen integratuari dagokion dokumentazioaren parte izango da, eta oinarrizko txostenaren parte izango da baldin eta honako dokumentuaren jarraibideak betetzen baditu: Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egiteko prozedura edo horren eguneratzeak.
Existitzen diren instalazioak
Egoerari buruzko aldizkako txostena aurkeztuko dute:
- Bost urtean behin, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen onarpenaz geroztik
- Instalazioak funtsezko aldaketa bat jasaten duen aldiro
Oinarrizko edo hasierako egoerari buruzko txostena
Honako txostena aurkeztuko dute:
Instalazio berriak eta sartu berriak
- 1. AUKERA. Oinarrizko txostena ingurumen-baimen integratuaren parte izango da. Iraganean lurzorua kutsa lezaketen jarduerak hartu ez dituzten lursailen gainean instalatzen diren jarduerek soilik, baldin eta inguru horretan kutsadura-arrastorik ez badago, baimena eman ondoren sei hilabeteko epea izango dute oinarrizko txostena aurkezteko, landa-ikerketa eta balizko indusketa-lanak koordinatzeko helburuz.
- 2. AUKERA. Jarduera berriek ingurumen-baimen integratua eskatzeko dokumentazioaren artean oinarrizko txostena aurkezteko beharra justifikatu beharko dute. Kasu horretan, baimena ematen denetik sei hilabeteko epean aurkeztu beharko dute txostena.
Jarduera sartu berrien kasuan, oinarrizko txostena ingurumen-baimen integratua eskatzeko dokumentazioaren parte izango da.
Existitzen diren instalazioak
Oinarrizko txostena hurrengo baldintzetako lehena betetzen den egunean edo araudiak aurreikusitako beste edozein unetan aurkeztuko dute:
- Baimenaren ebazpenaren eguneraketa, jarduerari dagokion sektorearen ondorio dokumentua argitaratu ondorengo lau urteko epean.
- Ebazpenaren eguneraketa, edozer aldaketa, funtsezkoa edo ez, eskatzearen ondorioz.
- Egoerari buruzko aldizkako txostena aurkeztea.
Instalazioak funtsezko aldaketa bat jasaten duen aldiro. Beharrezkoa izango da baloratzea aldaketa horrek oinarrizko txostenaren ondorioetan eraginik baduen (adibidez, substantzia arriskutsu berri aipagarriak erabiltzeagatik edo industria-prozesuaren aldaketengatik), eta hala izatekotan, txosten hori eguneratuko da.
Instalazioak ez du hasierako egoerari buruzko txostenik aurkeztu beharko, erabiltzen, ekoizten edo isurtzen dituen substantzia arriskutsuen kantitateak horretarako aukera ematen dionean. Kasu hori ezohizkotzat joko da, eta txostenaren ordez egoera hori argi eta garbi frogatzen duen justifikazio arrazoitua aurkeztu beharko du.
Lurzoru eta lurpeko uren kontrola eta segimendua
Dokumentu hau ikusita eta aurrez aipatutako guztia kontuan izanda, lurpeko uren kontrola eta segimendua egiteko honako hau proposatzen dugu.
- Instalazio berriak. Baimen-eskaerak inguruaren kontrola eta segimendua egiteko estrategia barne hartuko du. Baimena onartuta ondoren burutuko da estrategia hori.
- Existitzen diren instalazioak. Estrategiaren proposamena oinarrizko txostenarekin batera aurkeztuko da.
Lurzoruen kontrol eta segimendua egoerari buruzko aldizkako txostenak aurkeztearekin batera gauzatuko da, eta txosten hori tresna gisa baliatuko da. Oinarrizko txostenak foku jakinetan (adibidez, prebentzio- eta babes-neurri desegokientatik isuriak, istripuak edo akatsak gertatuz gero) lurzoruaren beste afekzio bat (oinarrizko txostenean identifikatu gabekoa) gerta litekeela detektatuz gero, afekzioa egiaztatu beharko da lurzoruaren laginak hartuta eta aztertuta. Gainerako kasuetan, aldizkako segimendu-txostenak nahikoa izango dira lurzoruaren kalitatea kontrolatu eta haren segimendua egiteko.
Edukia
Betebeharrei erantzuteko, honako jarraibideak beteko dira.
Egoerari buruzko aurretiazko/aldizkako txostena
Egoerari buruzko aurretiazko txostenak Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egiteko prozedura dokumentuko 1. taldean ageri diren gidalerroak jarraituko ditu. Egoerari buruzko aldizkako txostenak aurretiazko txostenaren eguneraketa izango dira, eta lurzorua eta lurpeko urak babesteko prestatutako ekintza-plana betetzen dela egiaztatuko dute. Oinarrizko txostena. Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatutako jardueretarako ezarritako zehaztapenekin batera, oinarrizko txostena honako dokumentu honek eskaintzen dituen gidalerroen arabera doituko da, oro har: Batzordearen Jakinarazpena. Europako Batzordearen Jarraibideak hasierako egoerari buruzko txostenari dagokionez, emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluaren 2. atalaren markoan.
Hala, 7. etapari dagokionez (lurzoruaren eta lurpeko uren ikerketa), ikerketaren garrantzia esplorazio-ikerketaren edukiaren araberakoa izango da, eta, halakorik egotekotan, ikerketa zehatzaren araberakoa. Azken hori dagozkion kalitate-estandarrak gainditzen direnean izango da beharrezkoa. Ikerketak hainbat alderdi izango ditu kontuan: substantzia arriskutsu aipagarriak (eta ingurumenaren ikuspuntutik nabarmentzekoak diren horien metabolito edo degradazio-produktuak); substantzia horiek egun eta etorkizunean kalte ditzaketen inguruak, ingurumen-baimen integratua eskatu duen jardueraren eraikuntza-proiektuaren arabera; eta, substantzia kutsagarrien presentzia eta kokapena, lekuan iraganean kutsagarria izan zitekeen jarduerarik gauzatu bada (IPPC jarduerak eta bestelakoak).
Lurzorua kutsa dezaketen jarduerarik edo instalaziorik hartu ez duten lekuetan ezarri berri diren jarueren kasuan, etorkizuneko instalazioari lotutako substantzia arriskutsuak kontuan hartzen dituen esplorazio-ikerketa egiteko aukera egongo da. Hori egin ezean, honakoak hartuko dira oinarrizko mailatzat: EBA-A ebaluazioko balio adierazleak edo jatorri antropikoa duten substantzientzako hondoko tokiko kontzentrazioak eta detekziorako gutxieneko mugak.
Oinarrizko maila zehazteko existitzen diren lurzoruaren nahiz lurpeko uren gaineko ikerketak baliatu daitezke, baldin eta ikergaiak definitzeko eskakizunak betetzen badituzte. Honako hauek dira ikergaiak: substantzia aipagarriak, ikergai diren eremuak eta aholkulari eta laborategien egiaztatzea. Era berean, ikerketa burutu denetik aurkeztu den arte igarotako denbora ere kontuan izango da, bildutako datuak aztertu den lekuaren errealitatearekin bat datozen balioesteko.
1. eranskinean, txostena egiteko interesgarriak diren hainbat alderdi tekniko daude; halere, epe laburrean txosten hori osatzeko zehaztapen gehiago eskaintzen duen prozedura bat egingo dela aurreikusten da.
Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola eta segimendua
Jarduera gauzatu bitartean, kutsadura foku berriak agertu direlako, lurzorua kontrolatzea beharrezkoa bada (laginak hartu eta ikertuta), kontrol hori esplorazio-ikerketa eta ikerketa xeheari dagozkion irizpideen arabera egingo da, emaitzek ikerketa sakona eskatzen dutenean.
Lurpeko uren kontrol eta segimenduaren kasuan, laginketa-estrategiak kutsadura hautematea ahalbidetu behar du, ingurune osoaren nahiz foku puntual nabarmenetan.
Nork
Egoerari buruzko aurretiazko eta aldizkako txostenak, oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta segimendua (estrategia-proposamena barne) egiaztatutako erakundeek prestatuko dituzte beti, hala xedatuta baitago Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan . Instalazioren batek oinarrizko txostena behar ez duela frogatuko balu, ezohiko kasu horretan ere egiaztatutako erakunde horietako batek sinatu beharko du justifikazio-memoria.
Bestalde, jakinarazpen honen alderdi guztietan aurkeztutako analisi-azterketa guztiak UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera egiaztatuta dauden laborategiek egindakoak izan behar dira.
Jarduera uztea
Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren kasuak), lurzorua kutsa lezakeen jarduera edo instalazioa behin-betiko uzten denean, autonomia-erkidegoko ingurumen-organoari dagokio lurzoruaren kalitatea aitortzea. Kasu horretan, eta lege horren 31.3 artikuluaren arabera (Prozedura hastea), jarduera edo instalazioa behin betiko uzten denetik gehienez bi hilabeteko epean, uzte horren berri eman beharko dio titularrak autonomia-erkidegoko ingurumen-organoari. Ohar horrekin batera, lege horretan ezarritakoaren ondorioetarako egingo dituen ekintzen proposamena aurkeztuko da, edo, desjabetze-ekintza baten ondorioz utzi bada jarduera edo instalazioa, gertaera hori egiaztatzen duen dokumentazioa. Aurkeztutako oharra ikusita, jarduera edo instalazioa utzi duenak zein betebehar dituen ezarriko du ingurumen-organoak, eta, hala dagokionean, prozedura hasteko ematen den gehienezko epea ere bai. Jarduera uztea konkurtso-prozedura baten ondorio denean, agintaritza judizialak izendatutako konkurtso-administratzaileek bete beharko dute betebehar hori.
Lurzoruaren edota lurpeko uren kutsadura dagoela egiaztatu den kasuetan, saneamendu-helburuak Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22bis.2 eta 22bis.3 artikuluen arabera ezarriko dira–aipatutako lege hori uztailaren 1eko 5/2013 Legearen bitartez aldatu zen, eta azken honek Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako uztailaren 1eko 16/2001 Legea eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatu zituen–.