Literatura Unibertsala bilduma
Literatura Unibertsala izeneko bilduma auzo-hizkuntzetan sortu eta euskarara itzulitako literatura-lan ederrez osaturiko liburu-bilduma da. Liburuok, 1989az geroztik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearekin (EIZIE-rekin) eta honek unean uneko argitaletxearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen uzta oparoa dira. Lehen aroan Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituen liburuak; orain, berriz, Elkar eta Alberdania etxeek.
Nahi izatera, entzun ezazu bildumaren gainean José Moralesi egindako elkarrizketa (mp3, 2.4MB).
Urtean urtean bilduma handituz joan da, eta bada zer irakurri. Gaur eta hemendik kontsulta egiteko aukera duzu: zer argitaratu den, noren itzulpenak egin diren, nork itzuli dituen lanok … eta enparauak. Azken horien artean hainbat erreferentzia interesgarri duzu. Besteak beste honako hauek:
- Liburu horiei egindako kritikak. Horretan Susa atariak lana arindu digu. Kritiken aipuek hara garamatzate.
- Idazleek edota euren lanek euskararen munduarekin zerikusia duten argitzen saiatu gara: interneten horren aztarrenik dagoen. Bestelako testu itzuliak, idazleen lanei egindako erreferentzia zuzenak zein zeharkakoak,…
- Idazleak interneten daukan oihartzuna ere jaso dugu, haren webgune nabarmenena-edo eskaini: atari akademikoak zein pribatuak, beti ere egun batetik bestera desagertzen ez diren horietakoak; eta gure ondoko erdara nagusietan (ingelesa, frantsesa eta gaztelera: gure gazte askok aise irakurtzen dute edozeinetan), nahiz eta inoiz lekutakoa ere agertu.
- Inoiz ere, eta denborarekin sendotzen joango den osagaia, soinu-grabaketekin egingo duzu bat, idazle zein liburuen gainekoa.