Kultura-sektorea eta negozio-aukera berriak ingurune digitalean
Lan honek paradigma digitalak kultura-sektorean sortu dituen aldaketen sarrera egin du. Ingurune digitaleko negozio-eredu eta aukera berriak identifikatzean datza interesa. Horretarako, lehenik ingurune digitalaren eta analogikoaren arteko aldeei buruzko azalpena egin da horien ezaugarriak identifikatuz. Aldaketen zentzua kontzeptualki ulertzeko gogoeta bati bide eman dio horrek.
Era berean, inguruan aldaketa-joerak identifikatzeko eta horiek kulturasektorean nola eragiten duten ikusteko ere balio du azterlanak. Hala, hiru aldaketajoera identifikatu dira ingurunean, eta, horien azalpena koherentea izan dadin, hiru modutan agertzen dira kultura-sektorean. Esparru bakoitzak dakartzan negozioerronkak zehaztu dira. Azkenik, esparru bakoitzean deskribatutakoa islatuko duen intereseko esperientzia baten berri eman da.
Bukatzeko, kultura-industriek eta administrazioak jarraitu beharreko ildoei buruzko zenbait gai azaldu dira.
Kultura-sektorea eta negozio-aukera berriak ingurune digitalean (2016) [pdf, 661 kB]