Kukutxeztulako txertoa haurdunentzat
Haurdun bazaude har ezazu kukutxeztularen aurkako txertoa zure haurra babesteko
Zer da kukutxeztula?
Gaixotasun oso kutsakorra da, bakterio batek eragiten duena. Helduentzako, gaixotasun nahiko arina da, baina jaioberrientzako, oso larria izan daiteke, ospitaleratu beharra izaterainokoa, edo areago oraindik, haurra hiltzerainokoa..
Noiz hartu behar dut txertoa?
Txertoa jartzeko unerik egokiena haurdunaldiko 27. astetik 36. astera bitartekoa da, hartara, nahikoa denbora izango baituzu behar beste antigorputz garatzeko eta fetuari transmititzeko.
Zergatik da gomendagarri txerto hori hartzea orain?
Batetik, ikusten ari garelako, azken urteetan, igotzen ari dela kukutxeztul-intzidentzia txerto-estaldura handia duten herrialdeetan, eta, besteti k, ku kutxeztu I-agerrald iak gertatzen ari direlako..
Zein txerto jarriko didate?
dTpa (difteria-tetanos-kukutxeztu1) txertoa, helduetan erabiltzeko baimendua. Gainera, tetanosetik eta difteriatik ere babestuko zaitu.
Zergatik hartu txertoa haurdunaldian?
Txertoak sortzen dituen antigorputzak fetuari pasatzen zaizkio karenaren bidez, eta haurra babestu egiten dute, hura txertoa hartzen hasi arte bi hilabeterekin.
Zergatik hartu txertoa haurdunaldi bakoitzean?
Antigorputz-kopurua ez da komeni bestekoa izaten, fetuari behar adinako babesa eskaintzeko hurrengo haurdunaldietan.
Segurua al da haurdunaldian txertoa hartzea?
Artxibatu gabeko txertoa da, bakterio-zati batzuk besterik ez duena eta gaixotasunik sortu ezin duena; erabat segurua da bai amarentzat, bai fetuarentzat.
Txerto hartu nuen haurra nintzela, zergatik hartu behar dut orain berriz?
Bada, kukutxeztularen aurkako antigorputzak galdu egiten direlako denborarekin, eta ez direlako jaioberria babesteko adina izaten.
Hartu al ditzaket gripearen eta kukutxeztularen txertoa egun berean?
Bai, noski. Izan ere, aktibatu gabeko txertoak dira, biak batera hartzeko modukoak..
Ba al du kontraindikaziorik txerto horrek?
Kontraindikatuta dago txertoaren osagarriren bati alergia izanez gero, baina oso gutxitan gertatzen da hori.
Dokumentazio interesgarria
- Triptikoa (pdf, 2.91 MB)
Zalantzarik baduzu, galdetu lasai zeure medikuari
Eskugarria duzu txertoa lehen mailako arretako zentro guztietan
Gaitosuna, batez ere helduel transmititzen haurrei
Garrantzitsua da dagokion adinean ekitea umeak txertaketa - egutegiari
Azken aldaketako data: