KSI BERRITZAILE 2018
KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa
2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile egitasmo pilotua jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.
Egitasmoa, departamenduen arteko elkarlanaren fruitua da (Kultura eta Hizkuntza Politika; Lehendakaritza; eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailen artekoa hain zuzen), ZTIEP-en testuinguruan kokatzen da eta bere ebaluazio eta jarraipena, Kultura eta Sormen Industrien RIS3 Pilotaje Taldearen bitartez egingo da.
Egitasmoaren ardatzen garapenean parte hartuko duten erakundeak ondorengoak dira: Tecnalia, Vicomtech, Euskalit, Elkargi eta Innobasque.
Egitasmoaren aplikazioa errazteko gune bideratzaile gisara ondoko erakundeek hartuko dute parte: Eiken, Eide, Habic, Ehmbe, Langune, Basquemoda, Karraskan, Eskena, Arbaso, Liburu Ganbara, Gaia-Basquegame, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa eta Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkartea.
Sektoreak
Kultura eta Sormen Industrien eremua osatzen duten sektoreak ondokoak dira:
- Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
- Musika
- Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
- Hizkuntzaren industriak
- Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
- Eskulangintza
- Argitalpenak eta medio inprimatuak
- Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
- Bideojokoak
- Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
- Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
- Arkitektura
- Moda (moda-osagarriak barne)
- Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
- Publizitatea eta marketina
Aurkezpena
Egitasmoak hiru ardatz ditu:
- 1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia teknologikoa (Aurkezpena, gaztelaniaz - PDF, 934 KB)
- 2. Ardatza- Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza Aurkezpena (PDF, 1 MB)
- 3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza
Programari buruzko informazioa:
- www.ksiberritzaile.eus webgunea
- Harremanetarako: Unai Oiartzun, tel. 943 31 00 34, u.oiartzun@siadeco.eus
Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.
Enpresa-ideien kontzeptualizazioan laguntzeko zerbitzua | + |
Programaren deskribapena
Zerbitzu honen egitekoa honakoa da: zentro teknologikoak enpresen eta edozein elkarten idei berritzaileen kontzeptualizazioan laguntzea da. Helburu hau lortzeko:
- Idei berritzaileak identifikatu eta landuko dira, beharrezko aktoreak (enpresak, erakundeak, elkarteak, ikerkuntza zentroak) aukeratuz eta elkartuz.
- Finantziazioko aukerak definituko dira.
- Zerbitzuak ez dakar berarekin ideien garapenerako behar den zentro teknologikoen lan teknikoa.
Parte hartzeko oinarriak
1. Eskaera
Interesa duten enpresek edota elkarteek bere ideia presentatu behar dute posta elektroniko bat bidaliz. Postak hurrengo atalak izan beharko ditu:
- Enpresaren edo elkartearen KSIko azpisektorea
- Ideiaren deskribapena (250 karaktere)
- Identifikatu diren teknologiak (hautazko)
Posta elektronikoa honetako helbide batera bidaliko da:
- Tecnalia: Juan García (juan.garcia@tecnalia.com)
- Vicomtech: Maria Teresa Linaza (mtlinaza@vicomtech.org)
2. Laneko Plana
Zentro teknologikoak ideia aztertuko du eta posta elektronikoaz, data bat proposatuko dio empresa edo elkarteari bi orduko bilera bat egiteko. Bileran hainbat ikertzaile eta adituak parte hartuko dute. Bilera idea jaso eta bi aste baino lehenago antolatuko da.
Ondoren, zentro teknologikoak landutako gaiak laburbilduko ditu eta ondorioen dokumentua atxikituko dio enpresa edo elkarteari bileraren hurrengo bi asteko epean.
3. Egutegia
Eskaera aurkezteko epea 2018ko martxoaren 5ean irekiko da dauden baliabide ekonomikoak bukatu arte. Eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera ebaluatuko dira.
Deialdiari buruzko informazioa | + |
Helburua
Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, bai bakarrik bai beste enpresekin elkartuta, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:
- Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.
- Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.
- Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.
Eskaintza teknologikoa
Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoek, Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarrituta dauden aktibo teknologiko eta laborategi desberdinak dituzte. Baliabide hauek, KSI-en sektoreen balio-katea digitalizatzeko aplikagarriak dira: multimedia edukien prozesamendua; datuen analitika; hizkuntza-teknologiak; ordenagailuzko grafikoak; konputazioa mugikorra; errealitate Gehituta eta Birtuala
Ekintzak eta Egutegia
Ezagutu zentro teknologikoen eskaintza antolatuko diren ate irekien jardunaldietara etorrita:
- 03/07 eta 04/12: Tecnalia (Miñano); 03/14: Tecnalia (Derio); Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.
-
Martxoaren 19an, 10:00etatik 11:30ak arte, jardunaldi berezia antolatuko da. 2018ko KSI Berritzaileko deialdia azalduko da, 2017ko KIS Berritzaileko proiektuen emaitzak eta parte hartu zuten enpresen testigantzak aurkeztuko dira eta ideien buruzko galderak egitea ere posible izango da. Jardunaldia Tecnalian, Derion (Bizkaiko Parke Teknologikoan Geldo kalea, 700 eraikina)
- 03/09 (goizez): Vicomtech (Donostia); 04/09 (arratsaldez): Vicomtech (Donostia); 04/18 (arratsaldez): Vicomtech (Donostia); Jardunaldietara joan ahal izateko aldez aurretik mtlinaza@vicomtech.org helbidera mezu bat bidali behar da.
-
Martxoaren 21an, goizeko 9:30ean jardunaldi berezia antolatuko da. 2018ko KSI Berritzaileko deialdia azalduko da, 2017ko KIS Berritzaileko proiektuen emaitzak eta parte hartu zuten enpresen testigantzak aurkeztuko dira eta ideien buruzko galderak egitea ere posible izango da. Jardunaldia Vicomtechen, Auditorio aita larramendi, Mikeletegi ibilbidea 63, Miramon Parke Teknologikoa, Donostian. Aldez aurretik izena eman behar da.
- 03/05: Postontzia irekiko da
- 04/13: Eskaeren ebaluazioa hasiko da
- 04/27: Postontzia itxiko da
- 05/11: Onartutakoen behin betiko zerrenda
Harremanetarako
- Tecnalia: Juan Enrique García Canales (Juan.Garcia@tecnalia.com)
- Vicomtech: Maria Teresa Linaza (mtlinaza@vicomtech.org)
Parte hartzeko oinarriak
1. Eskaera
Interesa duten enpresek bere proiektua aurkeztu behar dute, www.ksiberritzaile.com webgunean argitaratuta dagoen eskaera-orria erabiliz Eskaera aurkezteko epea 2018ko apirilaren 27an, 12:00etan,amaitzen da.
2. Balorazioa eta onarpena
Aurkeztutako proiektuak, balorazio-batzordeak ebaluatuko ditu. Batzorde hori, ondorengo erakundeetako arduradunek osatuko dute: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Vicomtech eta Tecnalia R&I.B Zentro Teknologikoak.
Erabiliko diren balorazio-irizpideak eta horietako bakoitzaren pisuak, ondorengoak dira:
BALORAZIO-IRIZPIDEAK | PUNTUAKETA |
---|---|
C1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea (premiaren justifikazioa) | 30 |
C2. Enpresaren estrategiarekin bat etortzea eta eragin potentziala | 25 |
C3. Ekimenaren bideragarritasun teknikoa | 20 |
C4. Ekimenak duen bideragarritasun ekonomikoa eta merkatukoa | 15 |
C5. Proiektuak suposatzen duen erronka teknikoaren ebaluazioa | 10 |
Nahiz eta eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera ebaluatu, deialdi honetan lehen aldiz parte hartzen duten enpresei lehentasuna emango zaie. Aurretiko deialdietan 3. modalitateko proiektuak irabazi dituzten enpresek ezingo dute ideia berdina aurkeztu modalite berdinera. Bestalde, aurretiko deialdietan 1. edota 2. modalitateko proiektuak irabazi dituzten enpresek idea berdina aurkeztea dute 3. modalitatera.
3. Zentro teknologikoa aukeratzea
Enpresa eskatzaileek lan egiteko zentro teknologikoa aukeratu ahal izango duten arren, balorazio-batzordeak ere ebaluatu egingo du alderdi hau. Eta Egitasmoaren ekintzen agenda betetzea arriskuan jartzen duen gainkarga egonez gero, aldaketa egitea proposatuko zaio enpresari.
4. Parte-hartze modua
Balorazio-batzordeak, enpresak aukeratu ez duen beste parte-hartze modu bat proposatu ahal izango du, era arrazoituan, beti ere ebaluazioaren ondorioz aldaketa bat egitea egokia dela ikusten bada.
5. Jakinarazpena eta Lanerako Plana
Ebaluazioaren emaitza, posta elektronikoz jakinaraziko da eta Lanerako Plana modu adostuan zehazteko bilera-data zehatz bat proposatuko zaio enpresari. Horrela, lana gauzatzeko epea, lan-taldearen osaketa eta lortu beharreko emaitzak definitu ahal izango dira.
Helburua
Kultura eta Sormen Industriaren esparruko enpresen antolaketa ereduetan berritzeko eta kudeaketa sistemak hobetzeko aukera izatea, lehiakorragoak izateko aukera izan dezaten, sektorea profesionalizatzea sustatuz.
Horretarako, EUSKALITen laguntza izango dute, BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:
1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA
Euskadiko Kultura eta Sormen Industriek euren kudeaketa sistemaren diagnostiko bat egin beharko dute, aurrean. Horrela indarguneak identifikatuko dira, baita horien hobekuntza arloak ere, garatu beharreko kudeaketa arlo esanguratsuenak lehenesteaz gain.
Parte hartzeko modalitateak. Erakunde bakoitzak bi modalitateren artean aukeratu beharko du:
- Autodiagnostikoa (A MODALITATEA): Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentziatzat hartuta, erakundeak bere kudeaketaren egoeraren autodiagnostikoa egingo du, 6 elementutan: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak. Autodiagnostikoa amaitutakoan, erakundeak elementu horietako bakoitzean duen aurrerapen mailaren profila izango du.
- Autodiagnostiko gidatua (B MODALITATEA) : 6 elementuetako bakoitzean kudeaketaren autodiagnostikoa egiteaz gain, erakundeak EUSKALITen bisita bat jasoko du, zalantzak argitu eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko alderdiak adosteko. Azken modalitate honetarako, beharrezko da erakundeak baldintza edo konpromiso hau betetzea: erakundeko zuzendaritzak presente egon beharko du EUSKALITen laguntza saioan.
Diagnostiko hau lagungarria gertatuko zaie ondorengoak lortzeko:
- Epe ertain-luzeko ikuspegi bat izateko, estrategia zehatzen bidez gauzatuko dena.
- Oraingo eta balizko bezeroei begirako orientazioa izateko.
- Bertako pertsonen artean proiektu partekatuaren sentimendua sortzeko.
- Berrikuntza modu puntualean jorratzen duten erakundeak izatetik, erakunde berritzaileak izatera pasatzeko.
- Euren konpromiso soziala balioa eransten duen elementua bilakatzeko.
- Bere baitako interes-talde desberdinak asebeteko dituzten emaitzak lotzeko, modu iraunkor eta orekatuan.
Bi modalitateetan, web erreminta bat erabiliko da, erakunde bakoitzari Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean erraz kokatzen eta bere kudeaketaren aurrerapen maila ezagutzen lagunduko diona.
2. FASEA-KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA
Erakundeak bi modalitateren artean aukeratu beharko du (*biak aldi berean ez egitea gomendatzen da):
1. PRESTAKUNTZA/EKINTZA bi mailatan emango da:
- Oinarrizkoa: Lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu ez dituzten edo antzeko programetan parte hartu ez duten saltokiak, kudeaketan duten aurrerapen maila gutxiago garatu dutenak.
- Aurreratua: lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu dituzten edo antzeko programetan parte hartu duten entitateak, kudeaketan duten aurrerapen maila garatuagoa dutenak.
Programan zehar talde prestakuntza saioak egingo dira gelan, hiru ordukoak, bi astetik behin (6 saio 3 hilabetetan zehar) , eta kudeaketa gai jakin bat landuko da. Talde bakoitzak kudeaketan aditua den tutore bat izango du (aholkularitza arloko pertsona bat), taldeari saio guztiak emango dizkiona. Horretaz gain, erakundean aplikazio praktiko bat egin beharko da. Aurrez aurreko saio bakoitzaren ostean gelan ikusitako gaiaren aplikazio erreala egitea derrigorrezkoa izango da. Baina banakako laguntza bat ere egongo da, erakundean bertan. Talde bakoitzeko tutoreak, taldeko saio bakoitzaren ondoren, saioetan landutako edukiak eta tresnak inplementatzen lagunduko du, modu indibidualean.
Prestakuntza-ekintzarako dedikazio pertsonala 36 ordutakoa izango da. Erakunde bakoitzeko gehienez bi pertsona joan daitezke.
2. AHOLKULARITZA LAGUNTZA 25 ordura arte.
Aukera honen baldintzak hauek dira: EUSKALITeko pertsona baten laguntzarako bisita jaso izana (B modalitatea) , eta plantillan gutxienez bi pertsona izatea.
EUSKALITen bisitan lehentasunezko gisa identifikatutako hobekuntza arlo bat aukeratuko du erakundeak, kanpo aholkularitzaren laguntzaz lantzeko. Ekintza plana, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar izango dituen proiektu bat aurkeztuko du.
EUSKALITek ekintza plana ebaluatuko du, eta ezarritako irizpideak betez gero, egitea onetsiko du. Landuko den kudeaketa eremuaren arabera, EUSKALITek proiektua garatzeko aholkularirik egokiena izendatuko du aukeratutako aholkulari poltsa batetik. Proiektuaren garapen egokia gainbegiratuko du EUSKALITek, gutxienez komunikazio bat eginez garapenaren erdialdera eta bukaeran. Edozein kasutan, proiekturako 25 orduak ezin izango dira hiru hilabete baino gehiago luzatu.
Dedikazio pertsonala proiektuaren araberakoa izango da.
EKINTZAK ETA EGUTEGIA
Laguntzarako bisita (1. FASEA), 2018ko apirilaren 16tik ekainaren 29ra bitartean burutuko da gutxi gorabehera. Saioaren iraupena 4 ordukoa izango dela aurreikusten da, 9:00etatik 13:00etara.
2. FASEAN parte hartzeko bi bloke egongo dira: bat apiriletik ekainera, beste bat irailetik urrira. Eskaerak izen-ematearen ordenaren arabera onartuko dira, eta horiek baieztatzeko, e-posta bidez komunikatuko dira.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
- Nerea Obieta nobieta@euskalit.net 94 404 73 83
- Oihane Serrano oserrano@euskalit.net 94 404 74 70
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
1. Eskaera
Izena emateko, interesatutako enpresek eskaera-orria bete beharko dute..
Eskaera aurkezteko epea 2018ko martxoaren 5ean irekiko da eta apirilaren 6an itxiko da, 21:00etan.
2. Balorazioa eta Lanerako plana
Eskaerak, iristen diren hurrenkeraren arabera onartu eta artatuko dira.
Bideoa
Kultura eta Sormen Industriek, beren finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.
Helburua
Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresek, beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren prozesuak diagnostikatu eta hobetzeko tresna bat eskura izatea.
Edukiak
Autónomo eta Mikroenpresentzako jarduera | + |
01 PRESTAKUNTZA SAIOA
Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuak (7h.)
- Egoeraren Balantzea; funtsezko kontzeptuak eta euren interpretazioa, oreka finantzieroa, eta osatzen duten elementuak, mikroenpresa eta autonomoen kasuan. Kasu praktikoa.
- Galera-Irabazien Kontua; gastu-kontzeptu desberdinen sailkapena, G eta I-en egituraketa eta errentagarritasun-tarte desberdinen azterketa. Kasu praktikoa.
- Kudeaketarako adierazleak.
- Diruzaintza-Aurrekontuak; gastuak/sarrerak Vs ordainketak/kobrantzak, diruzaintza-aurrekontuaren egitura. Kasu praktikoa.
- Bankuen finantzazioa lortzeko adierazle kritikoak.
- Bertaratu den pertsona bakoitzaren negozioak dituen gastu eta sarrera mota desberdinak zerrendatzea, horretan oinarrituta Emaitzen Kontua eta aurrekontu pertsonalizatua sortzeko.
02 – Banakako Lan Saioa
Emaitzen kontua proiektuka eta urte eta diruzaintza-aurrekontuka (3h.)
Bertaratutakoen enpresen sarrera eta gastu-motak kontuan hartuta:
- Kultura eta sormen enpresa bakoitzaren proiektuetako Emaitzen Kontua.
- Urteko Emaitzen Kontua, proiektuen emaitzen kontutik abiatuta.
- Diruzaintza Aurrekontuaren eskema, kultura proiektu bakoitzeko kobrantza eta ordainketak.
- Emaitzen Kontua eta Aurrekontuaren Kontrol eta Jarraipenerako tresna entregatuko zaio.
ETEntzako (Enpresa Txiki eta Ertainak) jarduera | + |
01 PRESTAKUNTZA SAIOA
Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuak . Jardunaldi 1 (7h.)
- Egoeraren Balantzea; funtsezko kontzeptuak eta euren interpretazioa, oreka finantzieroa, eta kasuen arteko konparaketa.
- Galera-Irabazien Kontua; gastu-kontzeptu desberdinen sailkapena, G eta I-en egituraketa eta errentagarritasun-tarte desberdinen azterketa.
- Diruzaintza-Aurrekontuak; gastuak/sarrerak Vs ordainketak/kobrantzak, diruzaintza-aurrekontuaren egitura.
- Bankuen finantzazioa lortzeko adierazle kritikoen kudeaketa.
- Bertaratu den pertsona bakoitzaren negozioak dituen gastu eta sarrera mota desberdinak zerrendatzea, horretan oinarrituta proiektu bakoitzaren kutxa-fluxuak kontrolatzeko erreminta sortzeko.
Ekonomia Finantza Kudeaketari buruzko oinarrizko kontzeptuak. 2 jardunaldia (7h.)
- Caso práctico: Balantze, Emaitzen Kontua eta Diruzaintza Aurrekontua egitea.
- Excel Kalkulu Orriaren erabilera praktikorako ezaupideen errepasoa, kutxa-fluxuen kudeaketarako erremintaren oinarri izango baita.
- Eskema komun batetik abiatuta, bertaratutako kultura eta sormen enpresa bakoitzaren proiektu-ereduentzako kutxa-fluxuak kudeatzeko erremintaren diseinua landuko da.
- Bertaratzen den enpresa bakoitzari, berak dituen proiektu-ereduen kutxa-fluxuak kontrolatu eta kudeatzeko erreminta entregatuko zaio.
02 – Sesión de Trabajo
Proiektuentzako kutxa-fluxuen tresnaren prestatze lanak. (3h.)
Bertaratutako enpresen sarrera eta gastu moten zerrenda oinarri hartuta:
- Sesión en la empresa para puesta a punto de la Herramienta de Gestión de Tesorería, resolviendo diferentes problemas de aplicación y valorando resultados obtenidos para la gestión de la empresa.
- PREVIAMENTE, se pedirá a los asistentes, que a partir del trabajo realizado en la sesiones de formación y de la herramienta de tesorería, hayan realizado pruebas en la propia empresa, para poder trabajar la problemática de su utilización.
Ekintzak eta Egutegia
Autodiagnostikoaren eskaera egiteko, interesatutako erakundeek posta elektroniko bat bidali behar dute ondoko helbidera: igonzalez@elkargi.es (telf. 943 306090)
Epeak
- 03/05: Izen-emate irekiera
- 04/06: Izen-emate itxiera
-
AUTONOMO ETA MIKROENPRESENTZAKO FINANTZA-GAIKUNTZA
- Formakuntza saioa, apirilaren 17an 9:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etik 17:30era arte.
- Lan saioa, apirilaren 23tik aurrera, ekainaren 30era arte, bilera alde bien artean adostuko da.
Saioak ELKARGIk Donostian duen egoitzean egingo dira, Parke Teknologikoan.
ETE-NTZAKO FINANTZA-GAIKUNTZA
- Formakuntza saioa, maiatzaren 3an, 9:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etik 17:30ak arte
- Formakuntza saioa, maiatzaren 9an, 9:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etik 17:30ak arte
- Lan saioa, maiatzaren 9tik aurrera, uztailaren 30era arte, bilera alde bien artean adostuko da.
Saioak ELKARGIk Donostian duen egoitzean egingo dira, Parke Teknologikoan.
Informazio gehiagorako
Isabel Gonzalez: igonzalez@elkargi.es (telf. 943 309060)