Konposatu Organiko Hegazkorren (KOH) isuriak kontrolatzeko teknika nagusiak
Sistema horiek KOHak suntsitu edo errekuperatzeagatik izaten diren isuriak murrizten dituzte, ingurumenera jaulki aurretik.
Arazketa-sistema horiek dagoeneko martxan dauden instalazioetan aplika daitezke, batik bat, eta instalazio bidezko isuriak murrizteko aldatu daitezke lerroaren azken aldera. Irtenbide horiek, epe luzera, teknologia modernodun instalazio berriak baino garestiagoak izaten dira.
Lerroaren amaieran, arazketa sistemei erantsitako beste oztopo batzuen berri ematen da:
Ekipo berriak instalatzeko leku falta.
Konexioak gertatu bitartean ekoizpen etenaldiak.
Prozesuaren konfigurazioa aldatu dela-eta, ekipo berriarekin lan egiteko ekipoak duen ahalmena (lan-presioa handitu delako tximiniak ordezkatzea...).
Normalean, edozein arazketa-teknika hautatzen delarik ere, gasak araztegian sartu baino lehen egokitzea komeni da, partikulak kenduz, hezetasuna murriztuz eta disolbatzaile-kontzentrazioa orekatuz.
Teknika bakoitzaren kostu eraginkorrari dagokionez, ondorengoak kontuan eduki behar dira: inbertsio-kapitala, eragiketaren kostua, aurretik egokitzearen kostuak, banaketa-kostua eta azkenik, suntsipen- edo errekuperazio-kostuak.
Errausketa
Errausketa
Errausketaren bidez, likidoak, solidoak eta gasak tenperatura altuetan oxidatzen dira errekuntza-produktuak sortzeko (CO2 eta H2O, batez ere).
Funtzionamendua
- Gas korrontea aire/oxigenoarekin diluitu/kontzentratu behar da.
- Tenperatura igotzeko, bero-trukagailu batetik igarotzen da.
- Errekuntza-ganberan sartzen da eta han gasa erretzen da, lurrun organikoak suntsituz.
- Erretako gasa bero-trukagailura pasatzen da, ganberan sartzen den isuri-iturriko gas-korrontea berotzeko.
- Azkenik, tximiniatik ateratzen da
Diseinu-parametroak
Termikoa
- Egoteko denbora.
- Eragiketa-tenperatura.
- Turbulentzia.
- Tratatu beharreko gas-emaria.
- KOH-kontzentrazioa.
Katalitikoa
- Eragiketa-tenperatura.
- Espazio-abiadura.
- Kontzentrazioa eta KOH espezieak.
- Ezaugarri katalitikoak.
- Hondakin-gasetan pozoia egotea.
Birsortzekoa
- Termikoa edo katalitikoa izan daiteke.
- Aurretik berotzeko ganbera dauka, zeramika-betegarrizkoa.
Xehetasun teknikoak
Termikoa
- Tenperaturak: 800-1000°C
- Kontzentrazioak: %25> LEL
- Emaria: 10.000-20.000 m3N/orduko.
- Eraginkortasuna: %98-99
- Egoteko denbora: 0.50-1 segundo.
Katalitikoa
- Tenperaturak: 350-500°C
- Kontzentrazioak: %25> LEL
- Emaria: 10.000-20.000 m3N/orduko.
- Eraginkortasuna: %98-99
- Egoteko denbora: 0.50-1 segundo.
Birsortzekoa
- Txandaka hozten eta berotzen diren bi ohantze daude. Eraginkortasuna: handiagoa.
- Aurrekameran egoteko denbora: ³0,5 segundo.
Aplikazio-esparrua
- Pintura, bernizak eta lakak aplikatzeko/lehortzeko instalazioak
- Garbiketa/koipegabetze instalazioak
- Arte grafikoak.
- Petrolioa fintzea.
- Oinarrizko petrokimika industria.
- Industria kimikoa
ABANTAILAK
- Lurrun organikoa suntsitzea.
- Diseinu sinplea.
- Mantentze-lanik ia ez du behar.
- Lurrun organikoen kargan fluktuazioak.
- Ez du beste inolako kutsadurarik sortzen.
- Gasen bero sorra errekuperatzea.
- KOHak kentzeko eraginkortasun handia: (>%99).
- Gas-emari handiak.
- Lurrun organikoen kontzentrazio-maila altuak.
DESABANTAILAK
- Hasierako inbertsioa handia da.
- Gastu bat gehiago dauka: bero-energia
- Kontrol-ekipo gehigarriak instalatu behar dira (disolbatzaile halogenatuen kasuan).
Adsortzioa
Adsortzioa
Adsortzio-prozesuaren bidez, fluxu edo gas (adsorbato) baten molekulak elkartu eta solido baten (xurgatzailea) gainazalari lotzen zaizkie, erakarpen indarrengatik.
Funtzionamendua
Sistema adsortzio-desortzio ziklo batean oinarritzen da, betiere, xurgatzaile batekin (ikatz aktiboa, normalean); horrela, tratatu beharreko gasaren konposatuak xurgatzailean atxikita geratzen dira; ondoren, desorbatu egiten dira lurrun-korronte batekin, nitrogenoarekin, ur beroarekin edo presioa gutxituz.
Motak
TXANDAKAKO XURGATZAILEA. Adsortzio-desortzio-hozte ziklo jarraitua egitea ahalbidetzen duen txandakako sistema.
OHANTZE FINKODUN XURGATZAILEA. Adsortzio-desortzio ziklo etena. Bi ohantze biki behar dira.
Adsortzioa. Adsortzioan, igorritako gasak tratatzen eta disolbatzaileak adsorbatzen dira.
Desortzioa. Ikatz aktibo asearen birsortze-fasea da desortzioa; bereiztuko ditu lurrunaren, nitrogenoaren eta presio murrizketaren bidezko desortzioak. Lurrunaren bidezkoa da eraginkorrena, baina baditu desabantailak: konposatu batzuk oxidatu egiten dira (nitrogenoarekin ez), ura kutsa daiteke eta energia asko gastatzen da.
OHANTZE FLUIDIZATUKO XURGATZAILEA
Ohantze fluidizatuekin ekipoa ez da bikoiztu behar; izan ere, adsortzio- eta birsortze-prozesuak ohantze berean egin daitezke.
Xehetasun teknikoak
Kontzentrazioa: 15g/m3N-raino
Emaria: 10.000-450.000 m3N/orduko
Eraginkortasuna: %90-99
Diseinu-parametroak
Disolbatzaileen kontzentrazioa eta izaera
Tenperatura, presioa eta hezetasuna
Gasaren abiadura
Disolbatzaileen propietate fisikoak eta kimikoak.
Adsorbatzailearen ezaugarriak
Aplikazio-esparrua
Konposatu organikoak kontzentrazio handian isurtzen diren prozesuak.
ABANTAILAK
- Adsorbatutako konposatuak ostera ere erabil daitezke.
- Ohantze finkoan disolbatzailea berreskuratu egiten da.
DESABANTAILAK
Gero ezabatzea zaila da; beraz, adsortzio gaitasuna murriztu egiten da.
Bigarren mailako kutsadura (hondakin solidoak).
Kriogenesia (kondentsazioa)
Kriogenesia (kondentsazioa)
Disolbatzaileak tenperatura baxuan kondentsatzen dira, araztu beharreko gas-korrontetik gero berreskuratzeko.
Funtzionamendua
Tximiniako gas-korrontea tenperatura baxuko hozteko gailu batetik pasatzen da (0º C-tik 50º C-ra), eta disolbatzaile gehienak kondentsatu egiten dira.
Ondoren, kondentsatutako disolbatzailea ostera ere erabil daiteke prozesuan, zuzenean edo zeharka.
Hain baxuak diren tenperatura horiek kondentsadoreak hozte-unitate bakarrei edo katekoei akoplatuz lortzen dira; unitate horiek pauso hauek jarraitzen dituzte:
Kondentsadorean xurgatutako gasaren beroak hoztailea lurruntzen du.
Hoztailea, orduan, konprimitu egiten da, tenperatura eta presio altuan.
Hoztaileak bero sorra eta sentikorra jaurtitzen du kondentsadorera.
Balbula batetik pasatu ostean, hoztailea lurrundu egiten da; hala, zikloa osatuta dago
Motak
KOHak kentzeko erabilitako kondentsadore-motaren arabera sailkatzen dira, eta honelakoak izan daitezke:
Azalekoak
Hondakin-gasak eta hoztaileak ez dute euren artean kontaktatzen.
Oso tenperatura baxuak lortzen dira: -80º C-raino.
Kontaktu zuzenekoak
Hondakin-gasak eta hoztaileak zuzenean kontaktu egiten dute.
0º C-ko tenperatura lortzen da.
Eraginkortasuna azalekoetan baino txikiagoa da.
Diseinu-parametroak
Tratatu beharreko gasaren disolbatzaile-kontzentrazioa.
Disolbatzaileen ezaugarri fisikoak eta kimikoak.
Tenperatura, presioa.
Gas-emaria.
Xehetasun teknikoak
- Kontzentrazioa: 1.000g/Nm3-raino
- Emaria: 20-1.200 Nm3/orduko
- Irteera-gasaren kontzentrazioa: Asetze-kontzentrazioa arte
Aplikazio-esparrua.
Zero azpitik 45°C-ko tenperaturan kondentsatzen diren disolbatzaileak berreskuratu behar direnean.
Berreskuratutako disolbatzaileak berriro erabiltzeko purutasuna behar denean.
ABANTAILAK
- Jarraian edo etenekin funtzionatzeko aukera dago.
- Teknologia segurua eta merkea da.
DESABANTAILAK
Emari baxuetan bakarrik aplika dakieke.
Xurgatzea
Xurgatzea
Araztu behar den gasa igo egiten da, eta likidoa, berriz, jaitsi; kontaktuan dauden denboran, gas egoerako konposatu bat edo gehiago likido egoerara pasatzen da.
Funtzionamendua
Gasaren eta likidoaren kontaktua hainbat modutan egitea ahalbidetzen du:
Burbuila-dorreak: likidoa atomizatuz edo zabaltzaile batek lagunduta gas-burbuilak eginez. Funtzionamendua jarraitua edo etena izan daiteke.
Betetze-dorreak: gainazal handia osatzen duten elementuak sartzen dira. Kontaktua kontrakorrontekoa, pilatutakoa edo elkarzuta izan daiteke. Jarraian edo etenaldiak eginez funtziona dezake.
Kontaktuko etapa batzuen bidez.
Motak
Spray-ganberak.
Burbuila-dorreak: gas-burbuilak likidoan zehar igotzen dira.
Betegarri-zutabeak: betegarriak gasaren eta likidoaren arteko kontaktuaren gainazal funtzioa betetzen du.
Plater-dorreak.
Venturi ikuzgailuak.
Xehetasun teknikoak
Emariak: ekipoaren araberakoak. Orduko 20 m3-tik hasi, eta orduko 2.000 m3-raino.
Kontzentrazioak: kontzentrazio-maila asko onartzen ditu, xurgatzailearen atxikipen-ahalmenaren arabera.
Eraginkortasuna: %99-rainoko eraginkortasunak lortzen dira, xurgapen-faseen kopuruaren eta erdietsiko dugun kontaktu-mailaren arabera.
Aplikazio-esparrua
Isuri azidoei ari dira aplikatzen: CO2, SH2, NOx, KOHak eta usainak kentzea, eta abar. Egun, diklorometano, propano eta bentzenoaren moduko disolbatzaileei aplikatzen zaie.
ABANTAILAK
- Disolbatzaile-kontzentrazio handiak onartzen ditu; eta, disolbatzailea likido xurgatzailean nahiko erraz disolbatzen bada, kontzentrazio txikiak.
- Posible da disolbatzailea kostu baxuan edo neurritsuan birsortzea.
- Kostu energetiko txikiak beste teknologien aldean.
- Ekipoak mugigarriak izan daitezke.
DESABANTAILAK
Gas-nahaste baten konposatu guztiekin egindako xurgatzaile eraginkor bat topatzea zaila da.
Burbuila-dorreetan, emari-aldaketek eragin handia dute eraginkortasunean, eta eraginkortasun hori beste xurgatze-ekipoetan pixka bat txikiagoa da.
Eraginkortasun-maila handiak lortzeko ekipo handiak behar dira.