Ogasun eta Finantza Saila

Kontaktu-postontzia

Programa Operatiboarekin zerikusia duten erreklamazioei arreta emateko asmoz, edo Programa Operatiboarekin zerikusia duen beste edozein kontsultarako, KPEFZk postontzi elektroniko bat (fondos-europeos@euskadi.eus) jarri du. Eragile eta herritarrei irekia dagoena.

Postontzi elektroniko honetara iristen diren komunikazioak erregistratuak izango dira eta, bere izaeraren arabera (kontsulta, kexa, erreklamazioa administratiboa, salaketa, iruzur susmoa…)eskumena duenari helaraziko zaio, hark dagokion tratamendua eman diezaion. Salaketen edota iruzur susmoen kasuan, konfidentzialtasuna eta datu pertsonalen babesa errespetatuz,eskumena duen eskualdeko organoari bidaliko zaio.

Era berean, Programaren esparruan kofinantzatutako jardueraren bat dela-eta errekerimendu judizialen bat balego, KPEFZk Kudeaketaren Agintaritzari egoera horretaz informazioa emango dio eta azken horrek, era berean, Servicio Nacional de Coordinación Antifraude (SNECA) deritzonari. Horrek, berriz, dagozkien jarduteko jarraibideak emango ditu.

Programaren jardueretan Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, egiten dituen auditoretzetan, iruzur zantzuren baten berri izango balu, OLAFi jakinaraziko lioke, IMS aplikazioaren bitartez ezarritako prozedura jarraituz.

Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF) hurrengo salaketa motak iker ditzake:

  • EBren funts publikoentzako (diru-sarrerak, gastuak edo EBren erakundeen aktiboak) eragin negatiboak dituzten iruzur edo beste irregulartasun larri batzuk.
  • EBren instituzioetako eta erakundeetako kide eta pertsonalaren falta astunak.

OLAF-i salaketa aurkeztu diezaiokezu, era anonimoan eta izapiderik egin beharrik gabe. OLAF-era sartzeko, honako lotura hau erabil daiteke: https://ec.europa.eu/anti-fraud/olaf-and-you_es

Ogasun Ministerioaren Iruzurraren aurkako Koordinazioko Zerbitzu Nazionalari Europar Batasunetik datozen funtsen kargura finantzatutako proiektu edo operazioekin zerikusia duten iruzur edo irregulartasunak izan daitezkeen egintzak jakinarazteko, aipatu Zerbitzuak horretarako prestatu duen bidea erabil dezakezu, honako lotura honen bidez: http://www.igae.pap.minhafp.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/inicio.aspx