Garapen kognitboaren estimulazioa 3
Garapen kognitiboaren estimulazioa (Amarengandiko edoskitzea)
Amarengandiko edoskitze hutsaren efektua funtzio kognitiboen garapenean; Krakoviako kohortearen azterketa prospektiboa.
Egileak
Jedrychowsky, W.; Perera, F.; Jankowsky, J.; BUtscher, M.; Mroz, E.; Flak, E.; Kaim, I.; Lisowska-Miszcyk I.; Skarupa, A. eta Sowa, A.
Argitalpena
European Journal of Pediatrics
Urtea
2011 (DOI 10.1007/s00431-011-1507-5)
Laburpena
Helburu nagusia izan zen ama-edoskitze esklusiboaren (AEE-aren) haurren neurogarapenean duen efektuaren 7 urteko segimendua egitea eta honako hipotesi hau egiaztatzea: konprobatu ea haurren lehen bizitza urteetan AEE-arekiko garapen kognitiboaren irabazte goiztiarra bere geroko urteetako garapen kognitiboaren iragarle ahaltsua den ala ez. Terminora jaiotako ama ez erretzaileen 468 umeko lagin bat landu zen; funtzio kognitiboa 5 aukeratan ebaluatu zen tarte erregularretan, haurtzarotik eskolaurreko urteetara bitartean. Behin kontrolatuta eragin handiko beste aldagai posibleren efektuak, egiaztatu zen 3 hilabete arte AEE-arekin hasitako umeek batez besteko 2.1 puntu gehiago lortu zutela garapen kognitiboan, AEE-arekin 4-6 hilabete arteko umeena 2.6 handiagoa, eta 6 hilabete baino gehiagoko AEE-koek 3.8 puntuko baino altuagoa izan zela. Beste iragarle batzuk hauek izan ziren: ama-heziketa-maila, umearen generoa, neba/arrebaa zaharragoa izatea eta haurdunaldian zeharreko pisu irabazi sendoa izatea. Egiaztatzen da, beraz, hasierako hipotesia, eskolaurreko urteetara arte garapen kognitiboko irabazte goiztiar jarraitua.
aurkikuntzen inplikazio praktikoak
Emaitzek sostengatzen dituzte edozein motatako edoskitze esklusiboa gutxienez 6 hilabeteetara arte bermatzen duten neurri politikoak, baita ere prestaketa espezifikoa estimulazioan, behintzat heziketa-maila txikiagodun gurasoentzat.