Jolasa estimulatzea
Jolasa estimulatzea
Jolasaren inportantzia haur garapen osasuntsua bultzatzeko eta familia-lotura sendoak mantentzeko: txirotasun egoeran dauden haurrentzako ikuspegia.
Egileak
Milteer, R. ; Kinsburg, K. y otros.
Argitalpena
http://pediatrics.aappublications.org
Urtea
2012
Laburpena
Jolastea ezinbestekoa da lehen haurtzarotik hasita haurren gizarte-, emozio-, kognizio eta gorputz-ongizaterako. Haurrek duten tresna naturala da erresilientzia garatzeko, hau da, elkar lanean aritzen, errokak gainditzen eta besteekin negoziatzen ikasteko. Jolasteak, gainera, haurrak sortzaileak izatea ahalbidetzen du. Jolastea guraso/seme-alaben arteko elkarrekintza denbora pribilegiatua bihurtzen da eta laguntzen die gurasoei mundua seme-alaben ikuspegitik hautematen. Hala ere, txirotasunean bizi diren haurrak askotan aurkitzen dira oztopo sozioekonomikoen aurrean, jolasteko euren eskubide barik geratuz, horrek beraien gizarte eta emozio osasunean duen ondorioekin. Beraien gaitasun gorena lortzeko desabantailan dauden haurrentzako, ezinbestekoa da gurasoek, hezitzaileek eta pediatrek onartzea eta zabaltzea jolasaren onura iraunkorren garrantzia haur garapenaren arlo guztietarako.
Aurkikuntzen inplikazio praktikoak
Berrikuspen ikerketa-lan honen ondorio nabarmena honako hau da: jolasaren praktika bultzatzearen garrantzia familia-lotura babesteko eta txirotasuna bezalako kontrako egoeretan haur erresilientzia bultzatzeko.