Izapideak internet bidez egiteko betekizunak

Atari profesionala esaten zaio Garapen eta Azpiegitura Sailak profesionalek eta erabiltzaileek sailarekin harremanetan jartzeko garatu duten laneko guneari.

Eskaera egiteko inprimakiak ondo ikusi eta bete ahal izateko beharrezkoa da Adobe Acrobat Reader programa instalatzea (PDF formatuan dauden dokumentuak ikusteko eta betetzeko dohaineko softwarea). Ondorengo estekan deskargatu dezakezu:

Descargar Acrobat Reader

Profesionalen atarira sartu ahal izateko ondoren azaltzen diren baldintza hauek bete behar dira:

Baliozko ziurtagiria

Onartuko diren ziurtagiriak dira identifikazio elektronikorako bitartekoen orrialdean daudenak.

Enpresak, erakundeak edo pertsona fisikoak aurkeztu beharreko baimena

Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.

Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.

Baimen hori honela egin daiteke:

  • AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOCX, 87 KB) (leiho berri batean irekitzen da) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
  • TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.

Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.

Dokumentu honetan, hirugarrengo baten izenean izapidetzeko baimenei buruzko informazioa aurki daiteke: Erabilera eskuliburua - Baimenak telematikoki izapidetzeko urratsak (PDF, 752 KB).

Ebaluazioko auto-testa

Ebaluazioko auto-test bat (PDF, 1 MB) ematen dugu, baliozkotzeko ea ordenagailua konfiguratua dagoen eskaerak betetzeko, sinatzeko eta bidaltzeko.

"Nire laneko gunea"

Azkenik, web profesionalaren "Nire laneko gunea" delakoan sartzeko, Eusko Jaurlaritzako atarian sar gaitezke, eta esteka hauetan nabiga dezakegu:

1
2. Sakatu "Internet bitartez tramitatu"
3. Izapideak Internet bidez egiteko sistema ezarrita duten ataletako.

"Nire laneko gunearen" funtzionaltasunari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, dokumentu honetan aurkituko duzu: Web profesionaleko erabiltzailearen eskuliburua - Nire laneko gunea (PDF, 2 MB).

Azken aldaketako data: