Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren metodologia-fitxa - HEI
IDENTIFIKAZIOA
Eraginketaren izendapena: | Higiezinen Eskaintzaren Inkesta (HEI) |
---|---|
Eragiketa-kodea: | 182415 (Euskal Estatistika-Plana) |
Erakunde arduraduna: | Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila |
Maiztasuna: | Hiruhilekoa |
Eragiketa-mota: | Laginketa bidezko inkesta |
Metodologia datuen jatorriaren arabera: | Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galdesorta berariazkoen bidez |
HELBURUAK
HEIren helburu orokorra da EAEko etxebizitzen, garajeen eta lokalen eskaintzaren eta prezioen bilakaera (higiezinen eskaintza) ezagutzea. Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko informazio-iturria da.
Eragiketa honek berariaz ukitzen ditu honako atal hauek:
- Etxebizitza berrien eskaintzaren bilakaera.
- Etxebizitza erabilien eskaintzaren bilakaera.
- Salgai eta alokatzeko dauden etxebizitzen prezioaren bilakaera.
- Garajeen eta lokalen eskaintzaren eta prezioen bilakaera.
- Merkatuaren dinamismoaren balioespena eta etorkizuneko perspektibak.
EREMUA
Populazio-eremua: Inkesta honen gai den populazio-unibertsoa jabetza higiezinaren agenteek zein etxebizitza sustatzaileek eskaintzen dituzten etxebizitzen, garajeen eta lokalen populazioa da.
Geografia-eremua: Inkesta honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen destaldekatze-maila gorena 40.000 biztanletik gorako udalerriei eta eremu funtzionalei dagokie.
Denbora-eremua: Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren denbora-erreferentzia egin zeneko hiruhilekoa da. Txostenean, aldagaiak aurreko urtearen aldean izan dituen aldakuntzak jasotzen dira; urteko bilakaera eta azken hiru hilabeteetakoa ere hartzen dira kontuan.
Informatzeko unitatea: Jabetza higiezinaren agenteak eta etxebizitza sustatzaileak
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
GALDE-SORTAK
Higiezinen Eskaintzaren Inkestarako galdera-sortak
LAGINAREN DISEINUA
Inkesta erroldari begira egindakoa da, neurri batean, etxebizitza berrien kasuan, zeren 5 etxebizitzatik gorako eskaintza duten sustatzaile guztiak elkarrizketatzen baitira. Etxebizitza erabilien kasuan, jabetza higiezinaren agenteen lagin bat hautatu da, gutxienez 50 etxebizitza eskaintzan dauden udalerri guztiek ordekari bana dutela. Agente horien kasuan, lagin bera gorde da hiruhileko bakoitzean; sustatzaileen kasuan, berriz, sustatzaile berriekin eguneratu da (horrelakorik badago), eta horrela konpentsatzen da erantzun-eza kasu batzuetan, eta sustatzaile batzuen eskaintza-eza besteetan. Ikertutako informazio-unitateen guztizko kopurua (etxebizitzak, garajeak eta lokalak) 35.000koa da gutxi gorabehera. Jabetza higiezinaren agenteen %25 ordezkatzen da urtearen hasieran, paneleko antzinatasuna eta / edo eskaintzaren kopurua dira irizpiderik nagusiak ordezkatzeko.
ZABALKUNDEA
Argitalpena:
Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren taula estatistikoak - HEI
Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren emaitzen txostenak
Datu-babesa:
Datu pertsonalen tratamendu-jarduerei buruzko informazioa
Maiztasuna:
Hiruhilekoa
Datuak zabaltzeko bestelakoak:
Eskaera bidez:
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Azken aldaketako data: