Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren metodologia-fitxa - HEI


IDENTIFIKAZIOA

Eraginketaren izendapena: Higiezinen Eskaintzaren Inkesta (HEI)
 Eragiketa-kodea:   182415 (Euskal Estatistika-Plana)
 Erakunde arduraduna:     Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
 Maiztasuna:    Hiruhilekoa
 Eragiketa-mota:   Laginketa bidezko inkesta
Metodologia datuen jatorriaren arabera:  Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galdesorta berariazkoen bidez


itzuli

HELBURUAK

HEIren helburu orokorra da EAEko etxebizitzen, garajeen eta lokalen eskaintzaren eta prezioen bilakaera (higiezinen eskaintza) ezagutzea. Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko informazio-iturria da.
 
Eragiketa honek berariaz ukitzen ditu honako atal hauek:
 
- Etxebizitza berrien eskaintzaren bilakaera.
- Etxebizitza erabilien eskaintzaren bilakaera.
- Salgai eta alokatzeko dauden etxebizitzen prezioaren bilakaera.
- Garajeen eta lokalen eskaintzaren eta prezioen bilakaera.
- Merkatuaren dinamismoaren balioespena eta etorkizuneko perspektibak.


itzuli

EREMUA

Populazio-eremua: Inkesta honen gai den populazio-unibertsoa jabetza higiezinaren agenteek zein etxebizitza sustatzaileek eskaintzen dituzten etxebizitzen, garajeen eta lokalen populazioa da.
 
Geografia-eremua: Inkesta honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen destaldekatze-maila gorena 40.000 biztanletik gorako udalerriei eta eremu funtzionalei dagokie.
 
Denbora-eremua: Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren denbora-erreferentzia egin zeneko hiruhilekoa da. Txostenean, aldagaiak aurreko urtearen aldean izan dituen aldakuntzak jasotzen dira; urteko bilakaera eta azken hiru hilabeteetakoa ere hartzen dira kontuan.

Informatzeko unitatea: Jabetza higiezinaren agenteak eta etxebizitza sustatzaileak


itzuli

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

GALDE-SORTAK

Higiezinen Eskaintzaren Inkestarako galdera-sortak

itzuli

LAGINAREN DISEINUA

Inkesta erroldari begira egindakoa da, neurri batean, etxebizitza berrien kasuan, zeren 5 etxebizitzatik gorako eskaintza duten sustatzaile guztiak elkarrizketatzen baitira. Etxebizitza erabilien kasuan, jabetza higiezinaren agenteen lagin bat hautatu da, gutxienez 50 etxebizitza eskaintzan dauden udalerri guztiek ordekari bana dutela. Agente horien kasuan, lagin bera gorde da hiruhileko bakoitzean; sustatzaileen kasuan, berriz, sustatzaile berriekin eguneratu da (horrelakorik badago), eta horrela konpentsatzen da erantzun-eza kasu batzuetan, eta sustatzaile batzuen eskaintza-eza besteetan. Ikertutako informazio-unitateen guztizko kopurua (etxebizitzak, garajeak eta lokalak) 35.000koa da gutxi gorabehera. Jabetza higiezinaren agenteen %25 ordezkatzen da urtearen hasieran, paneleko antzinatasuna eta / edo eskaintzaren kopurua dira irizpiderik nagusiak ordezkatzeko.

itzuli

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren taula estatistikoak - HEI

Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren emaitzen txostenak

Datu-babesa:

Datu pertsonalen tratamendu-jarduerei buruzko informazioa

Maiztasuna:

Hiruhilekoa

Datuak zabaltzeko bestelakoak:

Eskaera bidez:

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

itzuli

Azken aldaketako data: