Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako Sarbide Proba Aurkezteko Aukeren Deskribapena
A Aukera
A aukera hautatzean egin daitezken Heziketa-Zikloak Lanbide Arlo hauen artekoak dira:
• Administrazioa eta kudeaketa.
• Merkataritza eta marketina.
• Ostalaritza eta turismoa.
• Gizarte- eta Kultur-zerbitzuak.
A aukera hautatzean Berariazko Arloko Azterketako Irakasgaiei dagokienez, hauen artekoak bi dira:
• Filosofia.
• Enpresaren ekonomia.
• Geografia.
B Aukera
B aukera hautatzean egin daitezken Heziketa-Zikloak Lanbide Arlo hauen artekoak dira:
• Informatika eta komunikazioak.
• Eraikuntza eta obra zibila.
• Fabrikazio mekanikoa.
• Instalazioa eta mantentzea.
• Elektrizitatea eta elektronika.
• Zura, altzaria eta kortxoa.
• Itsas arrantza (Akuikultura Zikloa izan ezik).
• Arte grafikoak.
• Garraioa eta ibilgailuen mantentzea.
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
• Irudia eta soinua.
• Energia eta ura.
• Erauzteko industriak.
• Beira eta zeramika.
• Arte eta artisautza.
B aukera hautatzean Berariazko Arloko Azterketako Irakasgaiei dagokienez, hauen artekoak bi dira:
• Marrazketa teknikoa.
• Industria-teknologia.
• Fisika.
C Aukera
C aukera hautatzean egin daitezken Heziketa-Zikloak Lanbide Arlo hauen artekoak dira:
• Kimika.
• Gorputz- eta kirol-ekintzak.
• Itsas arrantza (Akuikultura Zikloa bakarrik).
• Nekazaritza.
• Elikagaien industria.
• Osasuna.
• Irudi pertsonala.
• Segurtasuna eta ingurumena.
C aukera hautatzean Berariazko Arloko Azterketako Irakasgaiei dagokienez, hauen artekoak bi dira:
• Kimika.
• Lurraren zientziak eta ingurumen-zientziak.
• Biologia.