Emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua
Botoi horri esker, entzumen- eta/edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonak eta 900 840 111ko profesionalak komunikatzeko aukera dute, bideo-interpretazioko kanal bat erabiliz, zeinu-hizkuntzako interpreteen bidez.
Kanalera konektatzeko WebRTCrekin bateragarria den web nabigatzaile bat erabili behar da (hau da, Chrome edo Mozilla Firefox).
KARTELAK (PDF formatoan)
Diru-laguntza hau genero-indarkeriaren (bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeria) biktima diren emakumeei zuzendua dago, EAEko erroldan gutxienez 6 hileko aintzinatasuna badute, betiere errenta-maila jakin batean kokatzen baldin badira, eta zailtasun bereziak baldin badituzte lana aurkitzeko.
Diru-laguntza horren onuradun izan daitezke emakumeak, adin nagusikoak zein adingabe emantzipatuak, diru-laguntza eskatzen duten egunean honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Lehendik ere laguntza honen onuradun ez izatea, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ez Esta¬tuko beste ezein erkidegotan.
- Erasotzailearekin ez bizitzea, eta harekin bikote-harremanik ez izatea.
- Laguntza erabiltzea diru-sarrerarik ez izatearen egoera behin-behinean arintzeko, erasotzai¬learengandik independizatu eta bere egoera egonkortzeko balioko dioten bizirauteko gutxieneko baliabideak lortuz.
- Genero-indarkeriaren egoeraren egiaztagiria indarrean aurkeztea, babesteko neurriak indarrean sartzen direnetik laguntza-eskabidea aurkezten den egunera bitar¬tean ez da urtebete baino gehiagoko tartea izango.
- Enplegurik ez izatea.
- Eskabidea egin baino 6 hilabete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta ego¬tea.
- Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan), bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan izan gabe, betiere aginduaren 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-lagun¬tza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
- Egunean egotea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzetik.
Laguntza honetan interesa dutenak jar daitezke harremanetan euren udaleko gizarte langilearekin edo euren lurralde historikoko Biktimari Laguntzeko Zerbitzuarekin (BLZ). Zerbitzu horiek Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldoko justizia-jauregietan daude kokatuta. Zuzenean egin dezakete eskaerak Zuzenean zerbitzuan eskatuta, edo gure web orritik deskargatuta. Eskaera egin daiteke aurrez aurre (paperean) edo telematikoki.
Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua 900 840 111
- Telefono-zerbitzua da eta profesional espezializatuak daude.
- Zerbitzuak 51 hizkuntzatan erantzuten du, eta prestatuta dago entzuteko eta/edo hitz egiteko desgaitasuna dutenak artatzeko, bideo-interpretazioko kanal bat erabiliz. Kanalera konektatzeko WebRTCrekin bateragarria den web nabigatzaile bat erabili behar da (hau da, Chrome edo Mozilla Firefox).
- Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima izan emakumeak ez ezik, egoera hauek jasaten dituztenak ere artatzen ditu:
- indarkeria fisikoa, psikologikoa edo sexuala edo zaintza-gabezia, bikotekide edo bikotekide ohi ez den familiako edo zure inguruneko gizon batek eragindakoa.
- erasoa, abusua, jazarpena, sexu probokazioa eta exhibizionismoa, prostituzio behartua, emakume eta neskatilen salerosketa, emakumeen genitalen mutilazioa eta ezkontza behartuak, besteak beste,
- sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena lan-eremuan, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eskura jartzen dizu telefono-zerbitzu espezializatu hori. Biktima diren emakume GUZTIAK artatzen ditu, eta, baita ere, emakume horien inguruko senideak eta gertukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten PROFESIONALAK. Zerbitzua berehelakoa da, anonimoa, konfidentziala eta doakoa, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.
Eguneko 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan.
900 840 111 TELEFONOARI DEITU!:
- Informazioa behar baduzu (bereziki, lan-ordutegitik kanpo eta/edo jaiegunetan), zerbitzuei eta baliabideei buruz (zerbitzu eta baliabide sozialak, sanitarioak, judizialak, polizialak, eta abar).
- Blokeatuta edo beldurtuta
- Zalantzak badituzu edo lotsatuta bazaude, beldur bazara edo seguru sentitzen ez bazara.
- Norbaitek entzutea nahi baduzu, isiltasuna haustea nahi duzulako.
- Beste erabaki batzuk hartu nahi dituzulako.
- Aurrez aurreko beste arreta-baliabide batera bidera zaitzaten nahi baduzu, zure egungo egoera dela-eta zure premietara hobeto egokitzen delako.
- Eta pertsona gorra bazara, gure zerbitzua erabili dezakezu bideo-interpretazioko kanala erabiliz. Kanalera konektatzeko WebRTCrekin bateragarria den web nabigatzaile bat erabili behar da (hau da, Chrome edo Mozilla Firefox).
Errekurtso eta zerbitzuen kudeaketa integratua
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Segurtasun Sailia
- Hezkuntza Saila
- Osasun Saila
- Lan eta Enplegu Saila
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
1. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Emakunde
- Justizia
- Gizarte-politikak
Emakunde:
- Sustapena, aholkularitza, plangintza eta ebaluazioa.
- Koordinazioa
Justizia:
Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak (BLZ):
- Arreta psikosozialeko programa:prozesu judizialaren aurreko-bitarteko-ondorengo informazioa, gai penalari eta zibilari buruzko aholkularitza, doako justiziaren eskaera, diru-laguntzak eta bainerako baliabidetarako izapideak, etab.
- Espetxeko komunikazioak.
- Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskarien kudeaketa egoitza judizialetan (erasotzaileak eta biktimak elkar ez ikusteko, bideokonferentzia bidezko deklarazioa, etab.)
Euskadiko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Koordinazio Zentroa.
Gizarte-politikak:
- Ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzat:
Bikotekide edo bikotekide ohiarengandik gauzatutako indarkeriaren biktima diren emakumeentzat da, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: erasotzailearekin zuten harremana amaituta izatea, genero-indarkeriaren biktima izatearen egiaztagiria indarrean izatea (gutxienez urtebete lehenagotik), EAEko erroldaren batean gutxienez 6 hil lehenago egotea, diru-sarrera jakin batzuk ez gainditzea eta enplegagarriak ez izatea (ez dute lanik egiten, eta genero-indarkeriagatik ez dute jasotzen edo ez dute jaso Laneratzeko Errenta Aktiboa, GEA).
- Telefonoz arreta emateko 24 orduko zerbitzu espezializatua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat:
Zerbitzu honetan dauden profesionalek aholkularitza eta informazioa ematen dute, eta kasuak bideratzen dituzte; indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek, biktima horien gertukoek eta biktima horiek artatzen dituzten profesionalek jo dezakete zerbitzura.
Doako zerbitzua da, anonimoa eta konfidentziala, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.
Zerbitzuak 51 hizkuntzatan erantzuten du, baita entzumen-urritasuna eta/edo mintzamen-urritasuna dutenei ere.
- Genero-indarkeriaren arloko baliabideen kudeaketa integratua, Jaurlaritzari dagokionez:
Zerbitzu honetan, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei arreta ematen dieten profesionalei aholkularitza eta informazioa ematen zaie, eta Jaurlaritzako beste sail batzuekin batera jarduten da (koordinatuta), biktima horientzat dauden ekintza positiboko neurriei buruz.
- Ertzaintza.
- Unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko bekak.
- Ikasketa-espedienteak lekualdatzea
- Arriskuko kasuetan, konfidentzialtasuna eskatzea.
- Osasun-protokoloak, Osakidetzaren sarean genero-indarkeriaren biktimei laguntzearen inguruan.
Enplegu-arloan (Lanbide):
- Lanbideko bulego bakoitzean profesional bat genero-indarkeriaren tutore izango da.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko laguntza ekonomikoei buruzko informazio eta aholkularitza indibidual eta pertsonalizatua, lan-orientazioa eta ibilbide pertsonalizatuak.
- Hala badagokio, beste zerbitzu batzuetara (oinarrizko gizarte-zerbitzuak edo bestelakoak) bideratzea.
- Udalerrietako gizarte-langileekiko koordinazio teknikoa ekintzak bikoiztea saihesteko, esku-hartzearen eraginkortasunaren mesedetan.
- Genero-indarkeriaren biktimen lan-aktibaziorako ibilbide pertsonalizatuak; autoestimua eta motibazioa, bereziki, landuko dira eta genero-indarkeriaren biktima den emakumeari lehentasuna emango zaio sartzeko aukera duen enplegu-programetan eta prestakuntza-programetan sartzeko.
- Biktimen datuen tratamendu konfidentziala, hala eskatuz gero.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitza-gastuetarako Prestazio Osagarria (EPO) prestazio ekonomikoetan:
- Ez zaio eskatzen erroldan antzinatasunik izatea, baldin eta eskaera egiten den egunean EAEko udalerriren batean erroldatuta badaude eta benetan bizi badira.
- 18 urte; gainerakoei 23 urte izatea eskatzen zaie.
- Bizikidetza Unitate bereizitzat hartzea, diru-sarrerei dagokienez eta urtebetez (2 urtera berritzeko aukera), baldin eta biktimak (eta/edo haren kargura daudenek) ohiko bizilekutik kanpo atera behar izan badu tratu txarren ondorioz eta senitartekoen etxean bizi bada.
- Premiazko izapidetzea (hilabete 1), baldin eta emakumeak bizikidetza-unitate berri baten titulartzat alta hartu behar badu, erasotzailearengandik bereizita, DBEaren eskaera egiteko.
- Salbuespen kasuetan, bikotekide ohiari mantenu-pentsioa ez erreklamatzea onartuko da, baldin eta oinarrizko gizarte-zerbitzuek txosten bat egiten badute eta ez erreklamatzea komeni dela esaten badute, biktimari kalte eragin diezaiokeelako.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute Bizikidetza Unitatea osatu beharrik izango, eskaera aurkezten duten eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak aldi baterako harrera-baliabideetan hartuta baldin badaude, eta gainerako eskakizunak ere betetzen baldin badituzte, DBEa jasotzeko eskubidea izango dute nahiz eta euren oinarrizko mantenua harrera-baliabideetan betetzen duten.
- Genero-indarkeriaren biktima den emakumeak ezin badu DBEaren eskaera egin, titular moduan, eskakizunak ez dituelako betetzen baina erasotzailearekin bizi zenean jasotzen bazuen (erasotzailea titular zelako), horrelako kasu larrietan, eta betiere aurrekoa etenda egonez gero, hartzaile-aldaketa eskatu ahal izango du baina titularra aldatu gabe, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenean aldaketa hori egitea komeni dela adierazten bada.
- Hain zuzen ere eraso-arriskuagatik euren jabetzako etxebizitzatik alde egin behar izan duten emakumeak, genero-indarkeriaren biktima direnak, onartuko dira, beste etxebizitza batean alokairuan bizitzen hasten badira eta betiere euren jabetzako etxebizitzatik ere errendimendua lortzen badute; alokairuko etxebizitzan ordaintzen duten zenbatekoaren eta euren etxebizitza alokatzeagatik lortzen duten zenbatekoaren arteko aldea diru-sarreratzat hartuko da, alderik baldin badago.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek Lanbideko bulego-aldaketa eskatu ahal izango dute.
6. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Etxebizitza-arloan:
- Etxebizitza zuzenean esleitzea, alokairu-erregimenean:
Genero-indarkeriaren biktima den emakumeari alokairu-erregimeneko etxebizitza bat esleitzen zaio, eta alokairuaren kuota emakumearen diru-sarreren araberakoa izango da. Kuota urtero aztertu ahal izango da. Neurri hori kasu larrietan eta salbuespen-kasuetan aplikatuko da, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira: Eskatzailea udalaren edo foru-aldundiaren harrera-etxebizitzetako edo -zentroetako erabiltzaile izatea, gehieneko egonaldia bete izatea eta horietan egotea ezinezkoa dela egiaztatzea; etxebizitza bilatzen aritzea baina ez aurkitzea aldi jakin batean, eta lagun edo senitartekoekin bizitzera joateko aukerarik ez izatea. Horretaz gain, eskaera hori alkateak edo dagokion zinegotziak sinatu beharko du eta gizarte-zerbitzu eskudunaren txostenarekin justifikatuta egon beharko du.
- Etxebiden erregistratzea alokairu-erregimenean:
- 10 puntu gehiago baremazio orokorrean.
- Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzeaz salbuestea.
- Etxebizitza ez izateko eskakizuna betetzeaz salbuesteko aukera.
- Eskatzen duen udalerrian erroldatuta egotearen betebeharraz salbuestea.
- Alokairu-erregimeneko etxebizitzaz aldatzeko aukera, arriskuan egonez gero.
- Biktimen datuen tratamendu konfidentziala, hala eskatuz gero.
Kontaktua
Aholkularitza Teknikoa
945 019 327
Aholkularitza Juridikoa
945 019 316
Liburuxkak (Hizkera argia)
- ¿Qué hacer ante la violencia contra las mujeres? (liburuxka gaztelaniaz)
-
Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean? (PDF, 5 MB) (liburuxka euskaraz)
- Ce masuri se pot adopta fata de vilenta impotriva femeilor? (PDF, 5 MB) (liburuxka errumaniarra)
-
O que fazer diante a violencia contra as mulheres? (PDF, 5 MB) (liburuxka portugesa)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 5 MB) (liburuxka arabea)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 5 MB) (liburuxka frantsesa)
Liburuxkak (Irakurketa erraza)
-
¿Qué hacer ante la violencia contra las mujeres? (PDF, 2 MB) (liburuxka gaztelaniaz)
-
Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean? (PDF, 2 MB) (liburuxka euskaraz)
- Ce masuri se pot adopta fata de vilenta impotriva femeilor? (PDF, 2 MB) (liburuxka errumaniarra)
-
O que fazer diante a violencia contra as mulheres? (PDF, 2 MB) (liburuxka portugesa)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 2 MB) (liburuxka arabea)
-
Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 2 MB) (liburuxka frantsesa)