Gazteak, kultura eta tekonologia berriak
Gaur egungo kultura-politiken kezka nagusietako bat gazteek kultura nola kontsumitzen duten hobeto ezagutzeko premia da. Helburu hori lortzeko asmoz, gazteen kultura-kontsumoen eredu berriak argitzen laguntzeko ikerketak egitea erabaki zuen Euskal Kulturaren Behatokia (KEB-OVC) parte den kultura-behatokien sareak.
KEB-OVCren kasuan, kultura-ohiturei eta -jarduerei buruz 2007-2008an egindako inkesta baten emaitzak genituen. Biztanle gazteenen emaitzei buruzko datuak atera, tratatu eta aztertu ondoren, egokitzat jo zen informazio hori osatzeko ikerketa kualitatibo bat egitea. Horretarako focus-group metodoa erabili zen, gazte-kolektiboek euren kultura-jarduerei aitortzen zieten zentzuari eta esanahiari buruzko orientabideak eskuratzeko asmoz.
Ondorenean, ikerketa horren emaitza nagusiak eskainiko ditugu, zazpi ataletan sailkatuta.
- Metodologia, ikerlan honetan jarraitutako helburua eta metodologia aurkezten du.
- Euskal gazteriaren egoeraren argazkia: zenbait datu, euskal gazteriaren errealitatea testuinguruan kokatzeko oinarrizko informazioa eskaintzen du.
- Gazte-kolektiboen kultura-jardueren azterketa, gazteen kultura-jarduerei buruzko informazio estatistikoan oinarrituz, ibilbide deskriptiboa erakusten du.
- Teknologiaren eragina kultura-kontsumoan, teknologia berrien eraginez kultura-kontsumoan sortzen diren elementu azpimarragarrienak nabarmentzen ditu.
- Kulturari lotutako esanahi, motibazio eta balioak, ikerketa kualitatiboan jasotako elementu subjektibo adierazgarrienak jasotzen ditu.
- Kultura-jarduerak eta emozioak, gazte-kolektiboek kulturari lotuta adierazi dituzten elementu emozionalak aztertzen ditu.
- Ondorioak, ikerketan nabarmendu diren hausnarketa kontzeptual eta metodologiko nagusiak laburbiltzen ditu.
Azkenik, ikerlanean erabili diren erreferentzia bibliografikoak jasotzen dituen atala erantsi da.
Gazteak, kultura eta tekonologia berriak (2010) [pdf, 740 kB]