Estatistika - Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan, EAE 2010
Kulturaren Euskal Behatokiak 2010 urteari dagozkion Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estatistikaren bigarren edizioko datuak aurkezten ditu.
EAEko Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estatistikaren xede orokorra da EAEko herri-administrazio nagusiak egiten ari diren ekarpen ekonomikoaren eta kultura inbertsioaren ikuspegi osoa eskaintzea.
Azterlanaren bigarren ediziorako bildutako datuak 2010. urteari dagozkio. Bere ekarpen nagusia da, batetik, 2008 eta 2010 urteen arteko alderaketak egin ahal izatea eta, bestetik, datuen tratamenduari dagokionez, EAEko hiru administrazio-mailen mendeko erakunde publikoen eta fundazioen inguruabarretara egokitutako finkapen-metodologia aplikatu izana.
Azterlanak informazio ugari bildu eta daturik azpimarragarrienak atera ditu; gainera, administrazio publikoetako kultura-arloko enpleguari buruzko informazioa ere jasotzen Kulturako enplegu publikoaren lehen hurbilketa izatea.