Ezohiko txertaketa-kanpaina, meningokoko ACWY gaixotasunaren aurka
Zer da gaixotasun meningokozikoa?
- “Meningokoko” izenez ezagutzen den bakterioak eragindako infekzioa da. Gaixotasun honek oso ondorio larriak eragin ditzake osasunean.
La vacuna:
- Gaur egun txerto berri bat dago, meningokoko mota gehiagoren aurka babesten duena; zehazki, A, C, W eta Y-ren aurka.
- Txerto injektagarria da, eta dosi bakarrean ematen da.
Nori zuzendua da ezohiko kanpaina berria?
- 2001 eta 2007 bitartean jaiotako guztiei, hori baita gaixotasuna transmititu dezakeen populazio-taldea. Segur aski, meningokoko C gaitzaren aurka txertatuta egongo dira pertsona horiek, baina orain txerto berri hau jarri behar dute, babes handiagoa bermatzen du eta.
- Txertaketa pixkanaka egingo da, hurrengo hiru ikasturteetan: 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022.
Nork jarri behar du txertoa 2019-2020 ikasturte honetan?
- 2020ko otsailetik aurrera, 2001, 2002 eta 2004 urteetan jaiotako guztiek
Non jarriko da txertoa?
- Ikastetxeetan, lanbide-heziketako zentroetan eta unibertsitateetan jarriko da txertoa.
- Ikasten ari direnek edo ikastetxean txertatzerik ez dutenek, aurrez hitzordua eskatuta, osasun-zentroan jarri ahal izango dute txertoa.
Azken aldaketako data: