Ezohiko gaikuntza
- Bete eskabidea-orria (PDF, 987 KB)* (*Agiri hau ikusteko, erabili Adobe programa. Internet Explorer nabigatzaileak zuzenean irekiko du eskaera-orria. Bestelako esploratzaileak erabiliz gero, ireki ahal izateko, gorde artxiboa zure ordenagailuan eta ondoren ireki.)
- Bertan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:
- Soldatako langileak.
- Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria; bertan, enpresaren izena, kategoria eta kontratazio-aldia zehaztu behar dira.
- Lan-kontratua edo enpresaren edo enplegu-emailearen ziurtagiria, zeinetan zehaztu behar baita aldien iraupena eta garatutako jarduera.
- Langile autonomoa edo norberaren konturako langilea.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion araubidean alta-egoeran egon den aldiak adierazita.
- Garatutako jardueraren eta aldiaren deskribapena.
- Langile boluntarioak edo bekadunak.
- Erakundearen ziurtagiria, berariaz adierazten dituena garatutako jarduerak eta eginkizunak, urtea eta horretan emandako orduak.
- NAN/AIZren kopia konpultsatua, hura egiaztatzeko baimena eman ez bada.
- Lan-bizitzaren justifikazioa:
- Prestakuntzaren justifikazioa (3 urteko esperientzia edo gehiagokoa egiaztatu EZIN denean BAKARRIK aurkeztu beharko da, baldin eta azken 12 urteetan gutxienez 2000 ordu lan egin badira, dagokion kategoria profesionalean).
EZOHIKO GAIKUNTZA-PROZESUA
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila Eusko Jaurlaritza Donostia – San Sebastian kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Edo Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako ZUZENEAN Arreta Zerbitzuan aurkeztu:
- Bizkaia: Kale Nagusia 85
- Gipuzkoa: Andia 13
- Araba: Ramiro Maeztu 10, beheko solairua
Edo, bestela, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean zehaztutako edozein lekutan
Ziurtagiriak:
Azken aldaketako data: