Euskarazko argitalpenei buruzko VII. txostena (2011)
Txosten hau euskarazko argitalpenei buruzko zazpigarrena da, 2011. urteari dagokiona. 2005ean, Euskadiko Editoreen Elkarteak euskarazko argitalpenei buruzko azterketa bat egiteko eskatu zion CONECTA Research & Consulting enpresari; alegia, Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraz argitaratzen diren lanen datuei beste autonomia erkidego batzuetan eta Ipar Euskal Herrian argitaratzen direnenak gehituko zizkien azterketa bat.
Azterketak euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datu guztiak jasotzen ditu, lurralde osoa aintzat hartuta; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Frantziako estatuko (Ipar Euskal Herriko) produkzioa biltzen ditu. Horrez gainera, badira hainbat argitaletxe egoitza lurralde horietatik kanpo duten arren euskarazko lanak argitaratzen dituztenak, eta horiek ere kontuan hartzen ditu.
Bestalde, euskarazko argitalpenak plazaratzen dituzten Administrazio Publikoko erakundeen eta haren mendeko entitateen datuak ere jasota datoz azterketan.
Azkenik, esker ona adierazi nahi diegu, eman diguten laguntzagatik, Euskadiko Editoreen Elkarteari, Conecta enpresak bidalitako galdeketari erantzun dioten enpresei eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ikerlan hau.
Euskarazko argitalpenei buruzko VII. txostena (2011) [pdf, 570 kB]