Euskara planak
Euskara planen bidez, Lurralde Plagintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak euskararekin lotutako gai guztiak kudeatzen ditu.
Ildo horretatik, sailak VI. Plangintzaldiko (2018-2022) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusian oinarrituta diseinatu du Euskara Plana.
Helburu nagusia da euskara lanerako hizkuntza integrala izatea, hau da: zerbitzu hizkuntza herritarrekin, harreman hizkuntza gainontzeko administrazioekin, eta sail barruko lan hizkuntza.
Saileko Euskara Plana
Euskararen arloan landutako tresnak
Tresnak eta baliabideak, euskaraz aritzeko
- ELET
- DUDANET
- Euskarazko softwarea deskargatzea
- Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzua
- Hainbat hiztegi
- IVAPeko idazki ereduak
- Euskalterm
- Izendegiak eta Glosategiak
- Euskaltzaindiaren toponimia
- Udal euskaldunen zerrenda
- Administrazioa Euskaraz Aldizkaria
- Itzultzaile neuronala
- Itzultzaile juridiko-admistratiboa. (Bakarrik EAEko administrazioetako langileentzat)
- www.batua.eus
- Atsotitzak
Euskara Planen oinarri juridikoa
Hainbat dira euskararen arloan argitatu diren arauak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua, oinarrizko araua da hizkuntzei dagokienez, bertan ofizialtasun izaera aitortzen baitzaio euskarari gaztelaniarekin batera.
- Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilpena Arautzekoa, bi hizkuntzen ofizialtasunaren ondorioa da, eta bertan hizkuntza betebeharrak ezartzen zaizkie herri administrazioei.
- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
- 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
- 67/1998 Dekretua, apirilaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituena.
- Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua abenduaren 22ko 6/2003 Legeak onartu zuen, eta bertan aitortzen diren eskubideen artean hizkuntza eskubideak daude, herritarrek herri administrazioen aurrean ere erabiltzekoak direnak. Aldaketak jasan zituela otsailaren 9ko 2/2012 Legearen eraginez.
- 108/2004 Dekretua, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzkoa
- Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako-Gutuna.pdf (PDF, 159 KB) espainiar estatuak sinatu eta berretsi zuen, eta ondorioz bere lurraldean aplikatu beharreko araua da. Gutun hori berrestean, estatuak betebehar batzuk hartu ditu hizkuntzen babesaren inguruan.
- 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.
- Euskararen ezagutza egiaztatzeko, ziurtagiri batzuk ditugu, hemen kontsulta ditzakezu: Euskara titulu eta ziurtagiriak.
- Halaber, gogoratu behar dugu apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
- 233/2012 Dekretua, azaroaren 6koa, xedapen orokorrak egiteko prozeduran euskararen erabileraren normalizazioaren ikuspegia txertatzeko araubidea ezartzen duena.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
- 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen dena.
- 28/2019 Dekretua , otsailaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
- 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.
- 22/2021 Ebazpena, apirilaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dituen erabakia.
- 41/2022 DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua aldatzekoa.
- 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena.
- 6/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.
- 11/2022 LEGEA, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena
Azken aldaketako data: