Euskal kultura Frantziako kultura-politiken baitan - EKE
(EKE) Euskal Kultur Erakundeari beste eginkizun bat agindu zaio; hau da, euskal kultura izaera publikoko kultura-politiketan neurri handiagoan txertatzeko helburu duen eginkizuna.
Lurralde-administrazioen kultura-zerbitzuen eremuan proposamenak egiteko ekimena duen agente gisa eratzeko xedez, EKEk baliabide/polo izateko funtzioa garatu du, hainbat lurraldetan abian jarritako kultura-dinamikekin eta kultura-politika publikoekin lotutako gaitasuna eta jakintzak bermatuz.
Beraz, EKEk bere burua eskaintzen du kultura-aktore eta erakunde desberdinen arteko interfaze gisa, lurraldeko kultura-proiektuen zerbitzura.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin duen hitzarmenaren testuinguruan egin da txosten hau eta batetik, Frantziako kulturaalorreko politikak, eta bestetik, kultura-eskumenek lurralde-administrazioen mailetan duten banaketaren azterketa proposatzen du EKEk bertan.
Ikuspegi horrekin gaur egun dauden tresnak eta gailuak hobeto ulertuko dira, euskal kulturaren garapenean eskaintzen diren baliabideak hobeto ezagutu ahal izateko.