Euskadiko Osasun Politikak 2013 - 2020

Osasun Plana ezinbesteko tresna da euskal herritarren osasuna hobetzeko, haien bizi-kalitatea areagotzen jarraitzeko, desberdintasunak gutxitzeko eta antolaketa-hobekuntzei bidea emateko. Osasuna hobetzeak erakunde guztien helburu partekatua izan behar du; izan ere, modu horretan, erakundeen ekintza politikoaren bidez, eremua edozein dela ere, eragingo dute osasunaren gainean, eta, azken finean, herritarren ongizatea areagotzen lagunduko dute. Horixe da "Osasuna politika guztietan" kontzeptua.

Lehendakaria burua den Batzorde Gidariak eta Politika Guztietako Osasun Batzorde Teknikoak zuzentzen dute Osasun Plana. Eusko Jaurlaritzako 14 arlok dute ordezkaritza batzorde horietan, sailburuordetza mailakoak.

Osasun Plana da sistema planifikatzeko eta programatzeko tresna nagusia. Horrenbestez taxutzen eta zehazten du administrazioak zer erantzukizun duen. Horretarako, datozen urteetan Eusko Jaurlaritzak gure herriko zenbait erakunde eta sektorerekin batera gauzatuko dituen osasun-politikak testuinguruan kokatzen, bideratzen eta programatzen ditu

osasun plana aurkibidea

Ardatz gidaria: osasun-sistemaren iraunkortasuna eta ekitatea bermatzea, baina baita osasuna gainerako politika publikoetan aktibo gisa ezartzea ere.
Agintaritza: Antolamendu Sanitarioaren Legeak.
Planaren leloa: Osasuna: pertsonen eskubidea, guztion ardura.

 

osasun plana 2013-2020

Osasun Planak osasuna hobetzeko helburu eta estrategiak ezartzen ditu, eta, hori egitean, maila eta lehentasun berean kokatzen ditu osasun-maila eta osasuneko ekitatea (osasuneko desberdintasun sozialez hitz egitean zera ulertu behar da: generoaren, klase sozialaren, bizilekuaren, jaiotza-herrialdearen, ezintasunaren, motaren eta lan-baldintzen arabera zehaztutako talde sozialen arteko alde sistematiko, bidegabe eta saihesgarriak)

Biztanleriaren osasunaren eta ongizatearen gobernu onak, elkarrekin lotuta dauden bi desafiori egiten die aurre: OsasunaREN gobernantza, osasun-sistema parekidea, iraunkorra, kalitatezkoa eta eraginkorra indartzea. Osasunaren ALDEKO gobernantza, zeharkakotasuna eta sektore-artekotasuna administrazio publikoetan, ekoizpen-sektorean eta hirugarren sektorean. Hau da, gobernuek eta beste eragile batzuek osasuna biztanleriaren ongizaterako beharrezko alderdi gisa sendotu dadin egindako ahaleginak

Esparru kontzeptuala

Unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, osasun-zerbitzuen kalitatea, hiritarren partaidetza, iraunkortasuna

osasun planaren printzipioak

2002-2010 Osasun Planeko ebaluaketa. Osasunaren egoera eta baldintzatzaileak. Euskadiko biztanleriaren osasun-egoera. Osasun zerbitzuak. Osasun Planaren erronkak eta aukerak

osasun plana abiapuntua

Hautemandako osasun txarraren prebalentzia - Iturria: Euskadiko osasun inkesta 2013

Kapitulu hau bost arlotan egituratzen da eta arlo bakoitzak berarekin lotutako helburuak, ekintzak eta adierazleak jaso-tzen ditu. 1 eta 5 arloak zeharkakoak dira, eta 2, 3 eta 4 arloak biztanleria-talde zehatzei buruzkoak.

osasun plana lehentasun arloak

Lehentasun arloak

Politika publiko guztietan osasuna eta osasuneko ekitatea sartzea eta euskal osasun-sistema ekitatezkoa eta kalitatezkoa indartzea.
Xedea: eaeko biztanlerian osasunean dauden desberdintasun sozialak eta genero-desberdintasunak murriztea, talderik behartsuenen egoera hobetuz.

Langabezia tasa Euskadin

Gaixotasunak dituzten pertsonen gainean esku hartzea, gaixotasunen ezintasuna eta gaixotze-tasa murrizteko

Gaixotasunak dituzten pertsonak

Adinekoen zahartze aktiboa eta autonomia sustatuko da, osasuna, bere baldintzatzaileak, tokiko eremua eta sektore-arteko jokaera partaidea erkidego-mailan lantzea lehenetsiz.

Zahartze osasuntsua

Euskadiko haur eta gazteek era osasuntsuan bizitzeko dituzten gaitasunak hobetzeko politikak garatzea, jokabide ez osasuntsuen arriskuak gutxitu eta aukera sozial eta afektiboak hobetze aldera, genero-perspektiba kontuan hartuta.

Haur eta gazteen osasuna

Osasunaren eta bizimodu eta inguru osasuntsuen sustapena bultzatzea, toki eta erkidego-mailan sektoreen arteko lankidetzan arituz.

Inguru eta jarrera osasuntsuak

Biztanleen osasuna eta ongizatea ondo zuzentzeko elka- rri oso lotuta dauden erronka bi gainditu behar dira: osasunaren ALDEKO gobernantza eta osasunaren gobernantza

ezarpena eta jarraipena osasun plana

Ebaluazioa, jarraipena eta kontuak ematea funtsezkoak dira Osasun Plana zuzen gauzatzeko. Osasun Sailak izango du proiektuak gauzatzeko eta helburuen ebaluazio publiko eta gardena egiteko ardura. Urtero, Osasun Planaren emaitzen txostena aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean.

Azken aldaketako data: