Boluntariotzaren Euskal Estrategia · 2014
- 2014 Boluntariotzari buruzko antzerkia (PDF, 44 KB)
- Gizarte mugimenduaren eta komunikabideen arteko topaketak_201412.pdf (PDF, 173 KB)
- Eragin sozialaren bila. Ondorioak (PDF, 428 KB)
Dokumentu honek 2013?2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia biltzen du, eta aurretik egindako Boluntariotzaren Euskal Planen jarraipena da. Aurrekari horiek gure Autonomia Erkidegoan ekintza boluntarioa sustatzeko politikak gidatu dituzte 2003tik. Oroz gain, euskal herritarren zati handi baten parte?hartze altruista, antolatu eta solidarioak esan nahi duen ezinbesteko gizarte?eginkizuna sustatu eta horri balioa ematearen aldeko apustua da.
Halaber, estrategia honek gure Autonomia Erkidegoko boluntariotza sustatzeko politikak eta Estatu mailan nahiz Europa eta nazioarte mailan sustatzen ari diren politika eta neurriak lotzea bermatu nahi du, euskal administrazioek eta EAEko hirugarren sektoreak berak dituzten kanpoko harreman eta parte?hartzeez baliatuz.
Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politika eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak sustatu du eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren berrespen eta parte?hartze aktiboa izan du. Kontseilua 2002an sortu zen eta hainbat eragilek osatzen dute, dela pribatuek (EAEko hirugarren sektoreko erakunde eta boluntariotza sustatzeko agentziek), dela publikoek (udalek, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak, dagozkien sailen bitartez).
Esparru estrategiko berri horrek behar bezala identifikatuta edukitzen jarraitu nahi ditu antolatutako gizartearen parte?hartze solidarioaren esparruan dauden beharrizan eta erronkak, gizarte?eragile bakoitzaren eginkizunak lerrokatuz.
Boluntariotzaren Euskal Estrategia [pdf 456 kb]