Eskola programa didaktikoa
Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa Didaktikoa, Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen-Estrategia 2002-2020 barnean kokatua, Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren ingurumen-hezkuntza elementu nagusietako bat da, eta ingurumena behatzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat jardueratan oinarrituta dago.
2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa, 2014ko urriaren 6tik 2015eko ekainaren 19ra bitartean garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu:
- Biodibertsitateari buruz sentikortzea eta ezagutzak hartzea, biodibertsitate orokorrekoak zein lan eremuan oinarritutakoak.
- Gizakiok ingurunean dugun eragina ulertzea.
- Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren garrantzia gure gain hartzea, eta baita horien kudeaketari buruzko problematika ere.
- Biodibertsitateak ematen dizkigun onurak eta bere kontserbazioak gizakiontzat daukan garrantzia ezagutzea.
- Eskola-eremutik kanpoko harreman pertsonalak erraztea, aisialdiaz gozatzeko modu eta berriak aurkitzea.
Hezkuntza-ziklo bakoitzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin.
Lanaldia 10.00etatik 16.00etara izango da, 4 zati ezberdin edukiko ditu eta zati horien artean bi atsedenaldi egongo dira, bat gosaltzeko eta bestea bazkaltzeko. Haur Hezkuntzaren kasuan, ordutegia 10.00etatik 15.00etara izango da eta Batxilergoko taldeena 10.00etatik 14.30etara. “Espezie inbaditzaileen” unitatearen kasuan, ordutegia 10.00etatik 13.00etara izango da. “Zientzia eta itsasoa esperimentatu” unitatearen kasuan ordutegia 10.00etatik 14.00etara izango da.
Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzari “Irakaslearen materiala“ deritzon agiria bidaliko zaio helbide elektroniko bidez, ikastetxean bertan aurretiko eta ondorengo lanak lantzeko, programa ez baita zentroko egonaldira mugatzen.