Eskola garraioa
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleentzako eskola-garraioa
Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta erdi-mailako heziketa-zikloak
- 164/2023 Decretua , urriaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleek hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak finantzatuta daukaten eskola-garraioari buruzkoa.
- 965/2006 Errege Dekretua, irailaren 1ekoa, abenduaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra aldatzen duena (2006ko irailaren 5eko -asteartea- BOE, 212. zk.)
- Eskola-garraioari buruzko Araudia, 443/2001 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, eskola-umeak eta adingabekoak garraiatzeko segurtasun-baldintzei buruzkoa (maiatzaren 2ko -asteazkena- BOE, 105. zk.)
- Eskola-garraioan ohiz kanpoko baimenak
69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa. 6.2.e) art. "Salbuespen gisa, eta 5. artikuluko c) idatzi-zatian aipatu distantzia-betekizuna konplitzea eskatu ezin bada ere, honako kasu honetan ere eman ahal izango da garraioa behin-behinean erabiltzeko baimena: ikastetxearen kokapenaren ondorioz joan-etorrietarako zailtasun bereziak badira, eta kontuan izanik zonako hezkuntza-eskaintza, betiere dekretu honetako 12. artikuluan aipatu Batzordearen aldez aurretiko txostena delarik. Salbuespena esplikatu eta arrazoitu egin beharko da; betiere, zein zio konkretuetan oinarritzen den adierazita, eta urtero berrikusi beharko da"
Garraio hau antolatzeko, Hezkuntza Sailak ibilgailu bidezko ibilbideak kontratatzen ditu. Hala, ibilgailu horiek erabilita, ikasleen erabilera bereziko garraio publiko erregularreko zerbitzua ematen da errepideetan.
-
Ikusi: Eskola-garraiorako gauzatutako lizitazioa, bederatzi plazatik gorako ibilgailuetan, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetarako (SE/06/17 espedientea)
- Ikusi: Lizitazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren Hezkuntza sailaren menpeko eskoletarako, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteak, 9 eserleku edo gutxiago, gidariarena barne, eskolako garraio zerbitzua (SE/20/19 espedientea)
Eskola-garraiorako eskubidea duten eta haren ondoriozko gastuak zuzenean ordaintzen dituzten ikasleen gastuak finantzatzen laguntzea da laguntza hauen xedea (Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta erdi-mailako heziketa-zikloak). Hona hemen horretarako hiru arrazoi:
- Alde batetik, ikasleok ezin dute Sail honek antolatutako ibilbideetara egokitu
- Bigarrenik, ikasleek garraio publikoa erabiltzea egokia dela uste da
- Eta azkenik, beste administrazio¬ batzuekin hitzarmenak sinatu dira, horiek antolatutako garraio-zerbitzuak erabil daitezen
Deialdiak
-
2024-2025 ikasturtea
- Deialdia (EHAA, 2024-12-19)
-
2023-2024 ikasturtea
- Deialdia (EHAA, 2024-02-09)
- Behin-behineko ebazpena. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa (argitaratze-data: 2024-05-24)
Hezkuntza Sailak autobuseko laguntzaileen zerbitzua antolatzen du berak kontratatzen dituen ibilbideetan. Zerbitzu hori antolatzen da, hain zuzen ere, 443/2001 Errege Dekretuan (eskola-umeak eta adingabekoak garraiatzeko segurtasun-baldintzei buruzkoan) ezarritako inguruabarrak betetzen dituzten ibilbideetan, honako irizpide hauei jarraikiz:
a) Eskola-garraioan laguntzaile bat egongo da, baldin eta garraiatutako ikasleen % 50 12 urtetik beherakoa bada.
b)Autobus berean ez da garraiatuko 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago; salbuespena izango da ibilbidea bitan banatzeko beste ibilgailu bat eduki ezin denean edo zerbitzuaren antolakuntza-arrazoiek hala gomendatzen dutenean.
c) Autobus berean 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago garraiatzen direnean, laguntzaile bat kontratatuko da 15 ikasleko, edo 10 ikasle edo gehiagoko taldeko.
Zerbitzu hori EAEko lurralde historiko guztietan ematen da:
-
Arabako Lurralde Historikoa
- Enpresa esleipenduna: CENTRO INTERNACIONAL DE IDIOMAS S.A. Espedientea Espedientea C02/008/2014. 2018ko ekainaren 30era arte luzatutako kontratua
- 2017-2018 ikasturteko datuak: 98 autobus-laguntzaile; 3 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 208 ordu kontratatuta
- Bizkaiko Lurralde Historikoa
- Enpresa esleipenduna: AUTOSERVICIOS LA PRODUCTORA, S.A.L. Espedientea C02/012/2017. 2021eko abuztuaren 31ra arte luza daitekeen kontratua
- 2017-2018 ikasturteko datuak: 145 autobus-laguntzaile; 78 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 392 ordu kontratatuta
- Gipuizkoako Lurralde Historikoa
- Enpresa esleipenduna: CENTRO INTERNACIONAL DE IDIOMAS S.A. Espedientea C02/008/2014. 2018ko ekainaren arte luzatutako kontratua
- 2017-2018 ikasturteko datuak: 99 autobus-laguntzaile; 36 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 329 ordu kontratatuta
EAEn guztira: 342 laguntzaile; 117 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 929 ordu kontratatuta
Garraio-laguntzaile eta jolastokiko zaintzaileen zerbitzua ematen duten enpresa esleipendunei aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa (2014ko urriaren 23ko EHAA, 202. zk.)