Eskola-bideak
Ikasleak kaleetan segurtasunez eta autonomiaz mugitu ahal izatea eta espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzea da eskola-bideei buruzko proiektuen xedea. Gainera, eskola-giroan mugikortasun aktiboa sustatzea tresna eraginkorra da herritarrak txiki-txikitatik kontzientziatzeko jarduera fisikoak osasunari dakarkion onuraz.
Eskola-bideen proiektuen garapena, sektorearteko planteamendu baten bidez, biztanleriaren zenbait sektorerekin toki-esparruan koordinatuta eta protagonisten parte-hartze aktiboarekin (irakasleak, ikasleak, elkarteak, familiak, merkatariak, udala, eta abar), komunitatearen osasuna hobetzeko tresna erabilgarria da.
Proiektu honen zati gisa, eta Sailak horretarako sortu duen diru-laguntzen deialdiarekin batera, logo bat diseinatu da, ekimenetan erabiltzeko; alegia, txaleko islatzaileetarako, babes-kaskoetarako, bideen seinaleetarako eta elkarguneetarako irudi izan dadin.
Eskola-bideak sustatzeko laguntzak
Eskola-bideak sustatzeko laguntzak (mugikortasun aktiboa ikasleen artean)
Laguntza hauen helburua da urtero finantzazioa eskaintzea, hiri-espazioek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, modu horretan, eskola-umeen mugikortasun aktiboa eta segurua sustatuz.
Laguntza hauek ematean eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatz eta finkoak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta abar), seguruan eta autonomoan egiteko; hartara, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratuko dute.
Logoa
Logoa
Proiektu honen zati gisa, eta Sailak horretarako sortu duen dirulaguntzen deialdiarekin batera, logo bat diseinatu da, ekimenetan erabiltzeko; alegia, txaleko islatzaileetarako, babes-kaskoetarako, bideen seinaleetarako eta elkarguneetarako irudi izan dadin.
Logoa ikastetxeko identifikazioarekin pertsonalizatu daiteke; goialdeko eskuin-angeluan, horretarako espazio bat dago.
- Eskola-bidea sustatzeko irudia (pdf, 346 KB)
Eskola bideak eta COVID
Eskola bideak eta COVID
Pandemia-garaian eskola-bideen proiektuei jarraipena ematea edo proiektu berriak martxan jartzea posiblea eta segurua da. Izan ere, eskolara oinez joatea COVID-19ari aurre egiteko aukera aparta da eta, seguru aski, osasun-aholkuak errespetatzeko eta ikasleen arteko kutsatzea saihesteko modurik egokiena.
Ondorioz, “Eskola Bideak” edo antzeko proiektuak martxan dauden udalerrietan dinamika horiek mantentzearen alde egiten dugu. Eta Eskola bideak ezarrita ez dituzten udalerrietan, berriz, eta pandemian gaudela jakinda, proiektua ezartzearen alde egiten dugu, eragiten dituen onura guztiak kontuan hartuta.
Honez gain, gizarte osoaren parte-hartzea ahalbideratuko dituzten ekintza- eta elkartasun- sareak sortu behar ditugu, COVID-19-arekin bizitzen ikasteko baliabideak direlako. Kolektibo zaurgarrienak babesteko, kalitatezko hezkuntza sustatzeko, eta bizi kalitatea, ongizatea, inklusio soziala eta norbanako zaintza bultzatzeko ezinbestekoak direlako.
Gizarte-sareak eraikitzea, baliatzea eta indartzea funtsezkoa da elkar laguntzeko egiturak indartzeko eta ziurgabetasun honetan elkar babestu ahal izateko.
Eskola bideak proiektua, komunitatearen ikuspuntutik, eragile anitzen eta ezberdinen elkarlanarekin garatzen eta lantzen den ekimena da eta, horregatik, inklusio soziala eta harreman sareak sustatzen ditu. Honez gain, herritar orok, haurrek zein helduek, erantzukidetasuna irabazteko eta gizalegezko jarrerak garatzen ikasteko aukera aparta da.
Egunero eskolara oinez joaten, haurrek euren inguruan konfiantza eta segurtasuna lortzen dute eta, bide batez, inguru horretan bizitzeko dituzten gaitasunetan gehiago sinisten dute. Era berean, familiek denbora eta kontziliatzeko gaitasuna irabazten dute.
Eskola Bideak proiektuak lagunekin harremanetan jartzeko denbora gehigarria eskaintzen die haurrei, ikas-gela, jolastoki edo jangelaz harago. Eskola Bideak proiektuak hirian haurren autonomia eta mugikortasuna sustatzeko estrategia egokia dira.
Haurrak kaleak berreskuratzea behar dugu, izan ere, haien presentzia hutsarekin gure hiriak hobetzen dituztelako, guztientzako eremu osasungarriak bihurtzen dituztelako. Haurrak eskolara oinez joateak trafikoaren murrizketan eragin zuzena du eta kasu askotan, hirian ematen den kotxearen erabilpena ez dela beharrezkoa mahaigaineratzen du.
Eskolara oinez joatea, edo beste edozein era aktiboa batean, haurtzaroan jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa saihesteko aukerarik egokienetariko bat da.
Azken aldaketako data: