Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak
Eraikuntza eta eraispen-lanetan sortzen den eta hondakinak arautzeko araudian «hondakina» zehazteko ematen den definizioarekin bat datorren edozein substantzia edo objektu.
2012. urtean Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretua argitaratu zen.
Dekretu horrek ezarritakoarekin bat, obra handietan sortutako horrelako hondakinen ekoizleek hondakinak behar bezala kudeatu direla egiaztatzen duen txostena aurkeztu beharko dute. Hori ingurumen-organoak akreditaturiko entitate independente batek egiaztatu behar du.
Gainera, dekretu horrek ezarritakoari jarraikiz, kudeaketaren amaierako txostenak egiaztatuko dituen erakunde independenteen egiaztatze-sistema bat ez dagoen bitartean, dagozkion elkargo ofizialek egingo dute lan hori, salbu txosten horiek lurzoru poluituen kontuetan egiaztaturiko entitateek egiten badituzte.
Elkargo ofizialek egiaztatzeko jarduketa horietan egin beharreko lana errazteko asmoz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 2015ean Elkargo ofizialek eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen ekoizpen eta kudeaketari buruzko amaierako txostenak egiaztatzeko jarraibideak (PDF, 268 KB) onartu zituen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Errepide Sareko bidezoruak neurtzeko araua
Honako profesionalen elkargo hauek ematen dutela Kudeaketaren Amaierako Txostenen zerbitzua:
ELKARGO OFIZIALA |
POSTA ELEKTRONIKOA |
Bizkaiko aparejadoreak eta arkitekto teknikoak |
|
Gipuzkoako aparejadore eta arkitekto teknikoak |
Paseo Árbol de Gernika nº 21 accesorio. C. Postal: 20.006 Donostia - San Sebastián Tel: 943 47 16 16 / Fax: 943 45 57 76 |
Arabako industria-ingeniariak |
|
Bizkaiko industria-ingeniariak |
|
Gipuzkoako industria-ingeniariak |
|
Arabako peritu eta industria-ingeniari teknikoak |
|
Bizkaiko industria-ingeniari teknikoak |
proyectos@ingenierosbizkaia.eus |
Gipuzkoako peritu eta industria-ingeniari teknikoak |
|
Gipuzkoako peritu eta bide, ubide eta portuetako ingeniariak |
|
Herri Lanetako ingeniari teknikoak |
|
Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko ingeniari agronomoak |
|
Euskal Herriko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Meatzeetako eta Energiako Ingeniari Teknikoen eta Graduen Elkargo Ofiziala |
Jose Maria Olabarri 6-2º Dpto 18 48001 Bilbao |
Euskal Herriko Nekazaritza Ingenieri Teknikoen Elkargo Ofiziala |
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, 2015eko urtarrilaren 12ko Aginduan tipifikatzen diren erabileretarako CE marka dutela egiaztatzen duen dokumentazioarekin hornitu behar dira eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik birziklatutako agregakinak.
Besteren artean, merkaturatu eta erabili ahal izateko nahitaezko betekizuna da hori, eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinak baliozkotzetik datozen materialak baliozkotzeko eta erabiltzeko orduan sartuta dauden aktore guztiek (eragile/agente ekonomiko guztiek) hartu behar dute kontuan.
Jornada Técnica "Residuos de la Construcción y Demolición. El uso de nuevos productos para el mercado"
Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Estatua
Euskadi
- 112/2012 DEKRETUA, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena
- AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinen bidez ezartzen baitira eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak.
Azken aldaketako data: