Enplegu modernoa

Enplegu modernotzat hartzen da honako kategoria hauetako batean sartzen dena, eta lotuta dago zereginak egiteko erabili den teknologiarekin:

  • Produkzio automatizatu modernoa. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: zenbakizko kontroleko makinak, robotak mekanizatzeko zentroak edo automatizazio-maila handiko manipulazio-sistemak, automata programagarriak edo teknologikoki modernoak diren beste ekipo batzuk.

 

  • Administraziorako informatizatua. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: ordenagailuz lagundutako diseinu-programak, bulegoko tresna informatikoak (testu-prozesadorea, datu-baseak eta abar), kontabilitate, finantza eta produkzio kudeaketako pakete integratuak, edo beste aplikazio informatiko batzuk.

 

  • Beste teknologia moderno batzuk. Zereginak egiteko, modernotzat har daitezkeen beste ekipo, tresna, teknika edo baliabide batzuk erabiltzen dira lan horietan.