Emakumeen genitalen mutilazioa
Emakume eta nesken mutilazio genitala praktika makurra da, herrialde garatuetan bizi garenok ikusten ez duguna. Osasun-arloko profesionalok barneratu behar dugu emakume eta nesken mutilazio genitala osasun-arazoa dela, eta emakume zein nesken eskubideen urraketa larria. Izan ere, ideia hori barneratu ezean, nekez saihestugu dugu emakumeek eta neskek praktika horiek eta haien ondorioak sufritzea gure erkidegoan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Emakumeen eta nesken mutilazio genitalaren aurreko jokabiderako gomendioen gida agiria egin dute, Euskadiko Osasun Sistemari zuzendutakoa. Haren bidez, gaur egun emakumeen eta nesken mutilazio genitalari buruz dagoen ezagutza guztia zabaldu nahi da, eta, era berean, jokatzeko jarraibideak eman nahi zaizkie EAEko profesional sanitarioei eta soziosanitarioei, praktika horiek egiten diren herrialdetatik datozen immigrante-komunitateekin lan egiten dutenerako. Xedea da, azken finean, jarduera eraginkorrak erraztea mota horretako mutilazioak pairatzen dituzten emakumeak eta neskak artatzeko, eta, bereziki, gure erkidegoan bizi diren neska gehiago ez izatea praktika horien biktimak.
Idazketa taldea eta aurkezpena
Egileen zerrenda eta aurkezpen-gutuna, Osasuneko sailburuak eta Osakidetzako zuzendari nagusiak batera egindakoa.
Lanbide jarduna testuinguruan kokatzea eta oinarrizko printzipioak
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren adierazpena, zenbait arlotarako proposatzen diren jarduera profesionalerako oinarrizko printzipioei buruz (eremuak: Osasuna, Hezkuntza eta Gizartea):
Esparru antropologikoa, etikoa eta juridikoa
Fenomeno horren motibazio psikologiko, ekonomiko, sozial eta kultural sakonak eta Euskadin duen muntaz gain, moralki onartezina izanik praktika horrek duen oinarri etikoa eta hari aurre egiteko eskura ditugun legezko tresnak ere erakusten ditu.
- Esparru antropologikoa, etikoa eta judiziala (PDF, 1 MB)
-
1. Esparru kontzeptuala eta juridikoa
Zer da? Zer mutilazio-mota daude? Zer adinetako neska eta emakumeei egiten zaizkie? Non egiten dira? Nork egiten ditu? Noiztik egiten dira? Zergatik egiten dira? Zer ondorio dituzte mutilazio horiek osasunean?
-
2. Kasuistika
Inzidentzia eta prebalentzia. Datu demografikoak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumeen eta nesken mutilazio genitalari buruz.
-
3. Oinarri etikoa eta juridikoa
Printzipio etikoak. Herrialdeen kulturak eta tradizioak errespetatu beharra; noraino baina? Oinarri juridikoa (Nazio Batuak, Afrika, Europa, Espainiako Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa). Praktikan izaten diren gatazka etikoak: erantzukizunaren etika. Eskubideak, obligazioak eta erantzukizunak.
Gomendatutako jardun soziosanitarioak
- Gomendatutako jardun soziosanitarioak (PDF, 919 KB)
- 1. Prebentzioko jardun orokorrak
Kontuan hartu beharreko arrisku-faktoreak. Prebentzio-jarduerak, arrisku-faktoreen arabera.
- 2. Jardunak detektatzeko/esku hartzeko puntuen arabera
Ginekologia-taldea (ginekologia, obstetrizia eta erditzeko gela). Pediatria-taldea (nola jokatu arrisku-zonetako familietako neskatilei historia kliniko berria ireki behar zaienean, mutilazio genitala egina duen neskatila bat agertzen denean, edo lehen mutilazioa egina ez zuen neska mutilatu berri bat agertzen denean). Familia medikuntzako eta medikuntza komunitarioko taldea (kontsultan detektatzea). Lan sozial sanitarioko taldea eta gizarte-zerbitzuak (jarduerak lan sozialetik eta prebentziotik, komunitate-mailan).
- 3. Koordinazioa beste agente batzuekin
- 4. Osakidetzako profesionalen sentsibilizazioa/prestakuntza