Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Elkarrekintza-ohiturak 1

Elkarrekintza-ohiturak 1

Familiaren ohiturak eta erritoak: haur txikien bizitzako garapenerako testuingurua

Egileak

Spagnola, M. eta Fiese, B.

Argitalpena

Infant & Young Children (Bularreko eta urte gutxiko haurrak)

Urtea

2007, 4, 284-299

Laburpena

Familiaren bizitzako era naturalean gertatzen diren ohiturek eta errituek egitura aurrez esangarri bat ematen dute, haurren garapen goiztiarra sostengatzen duen portaera eta giro emozionala gidatzen dituena. Lan honetan ikerkuntzako datu berriak erakusten dira honakoa nabarmentzen dutenak: familiaren ohituretako praktiken eta errituen esanahien aldaketak, haurren garapen sozioemozionalean, linguistikoan, akademikoan eta trebetasun sozialean ematen diren aldaketekin lotuta daude. Artikuluan ohitura eta errituen definizioak eskaintzen dira eta bere osagai desberdinak egiaztatzen dira. Erakusten da familiaren errituetako inbertsio emozionalean ematen diren aldaketak familia-harremanen asetasunarekin erlazionatuta daudela. Marko teoriko Transakzionala erabiltzen da, zeinean haur zein gurasoen ezaugarriek elkar eragina dute denboran zeharreko ohituren sorrerarako eta jasangarritasunerako. Ohituren efektu-mekanismo posibleak esaten dira: gurasoen eraginkortasuna, portaeraren kontrola eta familia-harremanen koherentzia. Haur txikidun familiekin lan egiten duten profesionalentzako baliagarriak diren ebaluazio eta esku-hartze metodoen deskribapen laburra egiten d

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Ohiturak ezartzea, gurasoek eduki behar dituzten zeharkako konpetentzien arteko nagusienetarikoa da. Profesionalek artikulu honetan gaurkotze ona aurki dezakete ohiturak eta erritu egonkorrak ezartzeak hazieran dituen garrantziaz; gainera, irizpide egokiak lor ditzakete familia-testuinguru ematen diren ala ez ebaluatzeko eta baita haiek bultzatzeko esku-hartze estrategiak diseinatzeko ere.

Informazioa gehiago

http://journals.lww.com

Azken aldaketako data:  2014/06/23