Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa
Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa, Kupoaren Batzorde Mistoa zena, Ekonomia Itunaren III. Kapituluko 1.atalean arautua dago. Organo parekide horretan, Ekonomia-itunarekin zerikusia duten gaiak eztabaidatzen dira, eta EAEko ordezkaritzek ( Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) eta Estatuko Administrazioak osatzen dute.
Kideak:
(61. artikulua) Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa honela egongo da osatuta: batetik, foru-aldundietako ordezkari bana eta Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari; bestetik, Estatuko administraziotik aurreko guztiak beste ordezkari egongo dira.
Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak erabakiak hartu ahal izateko, batzordekide guztien aho batezkoa behar da.
Eginkizunak:
(62. artikulua) Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak eginkizun hauek izango ditu:
- Ekonomia-itunaren aldarazpenak erabakitzea.
- Aurrekontu-egonkortasunaren arloko lankidetza eta koordinazioari buruzkokonpromisoak erabakitzea.
- Bosturteko bakoitzean kupoa ezartzeko metodologia erabakitzea.
- Kapitulu honetako 3. atalean araututako Arbitraje Batzordeko kideen izendapenaeta araubidea erabakitzea, eta bai Batzordearen jardunbideari, biltzeko deialdiei,bilerei eta erabakiak hartzeko araubideari dagokiena ere.
- Tributu- eta finantza-gaiei buruz une bakoitzean hartu beharreko erabakiakhartzea, itun honetan ezarritakoa behar bezala aplikatu eta garatu dadin.
Beste datu batzuk:
EIBM-aren azken bilerek zenbait akordio eman dituzte:
- 2022eko abenduaren 27ko Akordioak - Akta 2/2022 (PDF, 316 KB)
- 2022eko azaroaren 17ko Akordioak - Akta 1/2022 (PDF, 13 MB)
- 2021eko uztailaren 29ko Akordioak - Akta 1/2021 (PDF, 6 MB)
- 2020ko irailaren 30eko Akordioak - Akta 2/2020 (PDF, 6 MB)
- 2020ko martxoaren 11ko Akordioak - Akta 1/2020 (PDF, 12 MB)
- 2017ko uztailaren 19ko Akordioak - Akta 2/2017 (PDF, 13 MB)
- 2017ko maiatzaren 17ko Akordioak - Akta 1/2017 (PDF, 3 MB)
Informazio gehiago: Estatuaren Administrazioarekiko finantza-harremanak
12/2002 Legeak, maiatzaren 23koa, EAE Ekonomia Ituna onartzen duenak:
III. KAPITULUA
Ekonomia-itunaren Batzordeak eta Arbitraje Batzordeak
1. Atala. Ekonomia-Itunaren Batzorde Mistoa
61. artikulua. Kideak eta erabakiak.
Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoa honela egongo da osatuta: batetik, foru-aldundietako ordezkari bana eta Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari; bestetik, Estatuko administraziotik aurreko guztiak beste ordezkari egongo dira.
Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak erabakiak hartu ahal izateko, batzordekide guztien aho batezkoa behar da.
62. artikulua. Eginkizunak.
Ekonomia-itunaren Batzorde Mistoak eginkizun hauek izango ditu:
- Ekonomia-itunaren aldarazpenak erabakitzea.
- Aurrekontu-egonkortasunaren arloko lankidetza eta koordinazioari buruzkokonpromisoak erabakitzea.
- Bosturteko bakoitzean kupoa ezartzeko metodologia erabakitzea.
- Kapitulu honetako 3. atalean araututako Arbitraje Batzordeko kideen izendapenaeta araubidea erabakitzea, eta bai Batzordearen jardunbideari, biltzeko deialdiei,bilerei eta erabakiak hartzeko araubideari dagokiena ere.
- Tributu- eta finantza-gaiei buruz une bakoitzean hartu beharreko erabakiakhartzea, itun honetan ezarritakoa behar bezala aplikatu eta garatu dadin.
Azken aldaketako data: