EKD, Estatistika-kontabilitateko fitxaketa-deklarazioa egiteko argibideak
Administrazioak aseguru-banatzaileen eskura jartzen duen tresna da, otsailaren 4ko 3/2020 Errege Lege Dekretuak ezarritako betebeharra betetzeko eta igortzeko; hau da, kontabilitate-datu estatistikoak urtero Finantza Politikako Zuzendaritzari jakinarazteko betebeharra.
- Ebazpena, 2021eko ekainaren 3koa, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiarena, aseguru- eta berraseguru-banatzaileentzako prestakuntza-ikastaro eta -programen oinarrizko printzipioak ezartzen dituena
- Aplikazioa dagoeneko instalatatuta ez baduzu, jaitsi edo deskargatu estadistika-kontabilitateko deklarazioa egiteko aplikazioa (EXE, 30 MB) Jarraitu instalatzeko gidaliburua.
- Bete itzazu aplikazioak eskatutako datuak.
- Bidali prestatutako deklarazioa EKD bidaltzeko aplikazioa bidez.
Argibide gehiagorako:
- Ereduak betetzeko jarraibideen eta definizioen gidaliburua
- Aplikazioa instalatzeko, EKD lantzeko eta bidaltzeko gidaliburua (bakarrik gaztelaniaz).
Mediadoresdeseguros@euskadi.eus helbidera bidal dezakezu zure kontsulta, edo, kontsulta informatikoak egiteko, aplikazioa deskargatzeko eta identifikatzeko, ELZrekin (Eusko Jaurlaritzaren Erabiltzaileen Arretarako Zentroa) harremanetan jarri ahal izango zara 945 01 68 38 telefonoan, eta adierazi kontsulta aseguru-bitartekarien aplikazioari buruzkoa dela (P06b - Aseguru-bitartekariak).
Kontabilitateko adierazpen estatistikoaren bidalketarako hurrengo baldintzak bete behar ditu:
- Ziurtagiri digital aitortua izatea, 2012ko ekainaren 27ko Aginduan onartutako sinadura-politikaren arabera.
-
Aseguru eta berraseguru-artekaria, lotutako aseguru-agentea eta lotutako banku-aseguruen operadorea izatea, aurreko ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzak kudeatzen duen aseguruen eta berraseguruen banatzaileen administrazio-erregistroan inskribatua.
Azken aldaketako data: