Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EAEko kultura eremuko enpresen eta enpleguen analisia 2010

Atala

2012an, kulturaren enpresa eta enpleguei buruz 2009 eta 2010. urtetan eskura dagoen informazioaren eguneratzea aurkezten da. Erabili diren datuak, azterketa eta garapen maila ezberdinak baina osagarriak barne hartzen dituzten informazio iturri eta eragiketa estatistiko ezberdinetatik atera dira, eta horiei esker aztergaiaren irudi zehatza eskaini ahal izan da.

Zentzu horretan, EUSTAT-ek eskainitako datuekin lan egin da, nagusiki Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendarekin (EJGID); horrek, kultura eremuko enpresa-ehundura eta horren bilakaera ezagutzea eta gainerako sektore ekonomikoekin alderaketa egitea ahalbidetu du. Bestalde, Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) bitartez enpleguari buruz eskaintzen duen informazioa erabili da.

Bigarren txosten honen bitartez, EAEko kultura enpresa eta enpleguaren joera eta errealitateari buruzko azterketan sakondu da, sektorea indartzeko intereseko interpretazioak eskuratuz.

EAEko Kultura Eremuko Enpresa eta Enpleguen Analisia 2010 (PDF, 1,5 MB)

Aurreko edizioak: