EAEko kultura-arloko enpresen, enpleguaren eta lan-merkatuaren analisia (2014)
Kulturaren Euskal Behatokiak (OVC-KEB) EAEko kultura-arloko enpresei eta enpleguari buruzko laugarren txostena aurkeztu du, 2010ean hasitako analisi sortari jarraipena emanda. Azterlan horren berezitasuna da berau egiteko kanpoko honako iturri hauetara jo dutela: Eustat, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Lanbide eta EIN. Era horretan, beste erakunde batzuek sortzen duten informazioaren balioa nabarmendu du, eta bere estatistika sektorialek eskaintzen duten ikuspegia zabaldu.
Kulturakotzat jotzen diren jarduerak eta lanbideak aldez aurretik aukeratuta, EAEko kultura-sektoreko enpresa-sarearen eta lan-merkatuaren ustiapen espezifikoak egin dira. Datuak Eustaten eta Lanbideren direktorio eta erregistroetakoak dira. Enpleguari buruzko datuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eman ditu BAIren ustiapen espezifiko baten bitartez. Kasu horretan konparazioak egin dira beste autonomia-erkidego batzuekin.
Txostenak bi zati ditu. Lehenengoan, EAEko enpresa-, kultura- eta sormen-egituraren bilakaeraren alderdirik nabarmenenak azpimarratzen dira eta, bigarrengoan, enpleguari eta lan-merkatuari buruzko datuak aurkezten dira, bai eta kontratazioak eta enplegu-eskariak aztertu ere.
Ildo horretatik, nabarmentzekoa da datu berriak sartu direla enpesa-egiturari eta enpleguari dagokienez. Sektorea ikuspegi zabalago batetik aztertu ahal izateko, jarduera ekonomiko berriak hartu dira aintzat Eustaten direktorio eta erregistroetan (hots, arkitektura, publizitatea, bideo-jokoak, itzulpengintza eta interpretazioa, eta kultura-hezkuntza), eta handitu egin dira berri-agentzien datuak. Hala, beste analisi-eremu bat sartu da —sormen-industriak—, 2013ko eta 2014ko datuekin. Horiei esker, bada, ikuspegi zabalagoarekin aztertu ahal izango da sektorearen ebaluazioa aurreragoko edizioetan.
- EAEko kultur esparruko enpresen, enpleguaren eta lan merkatuaren analisia (2014) [pdf, 2 MB]
- EAEko kultur esparruko enpresen, enpleguaren eta lan merkatuaren analisia - Ohar metodologikoak [pdf, 2 MB]
Aurreko edizioak: