EAEko barne arroetako emari ekologikoen erregimena ezartzeko hitzartze prozesuaren bisorea
Uraren Euskal Agentziaren bisore honek xede du Hitzartze Prozesuan zehar ezartzear diren gutxienezko emari ekologikoen berri ematea. Hartara, bisorearen erabiltzaileak, ibai edota erreka bateko zein-nahi puntutan, emari horiek zeintzuk diren ikusgai izango ditu. Emariak Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko Demarkazio Hidrografikoen Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duen urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren I. Eranskinaren 13.4 puntuan aurreikusitako tartekatze prozeduraz definituak daude.
Ohizko normaltasun hidrologikoan, gutxienezko emari ekologikoak aldatu egiten dira urtean zehar, definitu diren hiru sasoi homegeneoen arabera: Ur garaien sasoia (Urtarriletik apiril-arte, biak barne), ur ertainak (maiatzetik abendu-arte, biak barne) eta ur baxuak (uztailetik, urri-arte, biak barne).
Salbuespenik, izan, bada: izendatutako lehortea dela eta, Larrialdi Egoera denean, gutxieneko emari ekologikoak ez dira berdintsuak. Aitzitik, ohizko normaltasun hidrologikorako definitutako emarien erdia. Salbuespen hau, ordea: Natura 2000 Sareko eremutan, eta 1971ko otsailaren 2ko Ramsar Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen Zerrendako eremuetatik at.
Emakiden titularra denak, bisorean, izango du ikusterik dagozkion ur-hartunenak — bilaketa irizpide desberdinen arabera: UTM koordenatuak, udalerria, ibaia, etab. Edota zoom bilatzailearen bidez— non diren. Puntu zehatza non den argituta, goiko aldeko erraminta zutabeko botoiak erabili behar dira, ohiko egoera hidrologiko eta deklaratutako lehortearen ondoriozko larrialdi-egoeraren arabera.
Hartara, botoi horietako batean klik egin eta gero, jarraian, ur-hartunea den puntu zehatzera jo beharko dugu mapan. Horrela, aplikazioak puntu horri dagokion gutxieneko emari ekologikoaren datua luzatuko digu.