Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

EAEko kultur esparruko enpresen, enpleguaren eta lan merkatuaren analisia (2013)

Azterlan horren berezitasuna da berau egiteko kanpoko honako iturri hauetara jo izana: Eustat, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Lanbide eta EIN. Era horretan, beste erakunde batzuek sortzen duten informazioaren balioa nabarmentzeaz gain, eta bere sektore estatistikek eskaintzen duten ikuspegia zabaltzen du eta.

Atala

Zein jarduera eta lanbide jotzen diren kulturakotzat aukeratu ostean, EAEko kultura sektoreko enpresa-sarearen eta lan-merkatuaren ustiapen zehatzak egin dira. Datuak Eustaten eta Lanbideren direktorio eta erregistroetatik hartuak izan dira, bai eta Lan Merkatuaren Errolda eragiketatik ere, besteak beste. Enpleguari buruzko datuak Kultura Ministerioren datuetatik hartuak izan dira BAIren ustiapen zehatz baten bitartez. Kasu horretan beste autonomia-erkidego batzuekin alderaketak egin dira.

Txostenaren lehen zatian enpresa-sarearen, enpleguaren eta lanmerkatuaren azken urteotako alderdirik garrantzitsuenak nabarmendu dira. Azken horri dagokionez, kultura sektorearekin lotutako biztanleria aktiboaren eta lana dutenen profila aztertu da, bai eta kontratazioak eta lan-eskariak ere. Bigarren zatian, berriz, estatistika-taula xehatuak ageri dira, irakurleak datuak zehatz-mehatz ikusteko aukera izan dezan. Azkenik, emaitzak azaltzen dituzten ohar metodologikoak daude txostenaren amaieran.