Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

EAEko kultura eremuko enpresen, enpleguen eta lan-merkatuaren analisia (2008)

Atala

Kulturari buruzko estatistika-eragiketa espezifikoen analisiari esker egin ahal izan dugu hurbilketa hau; eragiketa horiek KEB Kulturaren Euskal Behatokiak berak (esate baterako, industria eta arteei dagokiena), Kultura Sailak (esate baterako, museoei, liburutegiei eta artisautzari dagokiena) eta beste hainbat iturrik (Kultura Ministerioak, adibidez) bultzatutakoak dira. Horretaz gain, Eustatek, Enplegu eta Gizarte gaietako Sailak eta INEMeko Behatokiak emandako zeharkako beste estatistika-eragiketa batzuetako datuak ere ustiatu ditugu; hain justu, Eustatek Ekonomia Jardueren Gidazerrenda eskaini digu, Enplegu eta Gizarte gaietako Sailak Lan Merkatuaren Errolda, eta INEMek kontratazioak.

Azken batean, iturrien eta eragiketen laburpen bat baino ez da, eta horri esker, EAEn kulturak duen garrantzi ekonomikoari buruzko lehen argazkia osa dezakegu, aipatutako alderdiak definitzen dituzten aldagai eta adierazleen multzo baten bitartez; gainera, kultura-errealitatea gainerako ekonomia-jarduerekiko eta/edo beste Autonomia Erkidego batzuekiko kokatu/konparatzen dute. Kapitulu bakoitzean iturri estatistiko bakoitzaren datuak aztertuko ditugu, eta laburpen-kapitulu bat ere landu dugu; azken kapitulu horretan, enpresak zein enpleguak zenbatzeko.

Alabaina, emaitzak aurkeztu aurretik hainbat gogoeta egin behar dira informazioa hobeto ulertu eta interpretatzeko; izan ere, kultura-jarduera zehazteko garaian, iturri bakoitzak ikuspegi bat eta muga jakin batzuk finkatu ditu.

EAEko Kultura Eremuko enpresen, enpleguen eta lan merkatuaren analisia 2008 (2010) [pdf, 830 kB]