Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Datuak kudeatzeko zerbitzuak

Informazio-sistemek kanpo- eta barne-iturrietako informazioa kudeatzen dute hainbat formatutan, eta balioa sortu behar dute erabiltzaileentzat esandako kudeaketaren bitartez. Datuen eta, oro har, informazioaren kudeaketak azpiegitura teknikoa eskatzen du, informazioa eta datuak nahi den tokian eta unean eskuratu eta erabili ahal izateko, bai erabiltzaileek, bai baimendutako aplikazioek.

Azken urteetan, aldaketak gertatu dira informazioa metatzeko moduetan, baina baita informazioa eskuratzeko eta aurkezteko moduetan ere.

Datu-base erlazionalen teknologiak erakutsi du baliagarria dela egituratutako datuak modu eraginkorrean eta seguruan kudeatzeko, eta horien osagarri gisa agertu dira datu-base dokumentalak, helburu berbera dutenak, baina egituratu gabeko informaziorako.

 

 

Jarraian, eta gaikako arlo bereizietan taldekatuta, talde honetako estandar teknologikoak zehazten dira:

Bilaketa honetara RSS harpidetza

Datuen kudeaketan datuak bitarteko baliotsu gisa kudeatzearekin lotutako diziplina guztiak biltzen dira. Erakunde bateko datuen bizitza-ziklo osoaren beharrak egokiro kudeatzeko arkitekturak, politikak, jardunbideak eta prozedurak garatzea eta exekutatzea da.

 

 

Honako hauek dira "Datuen kudeaketa" gaikako arloari lotutako estandar teknologikoak:

  Datu-basea 2017/07/03
  Datu-modelatzea 2017/07/03
  Datu-baseko konexioa 2017/07/03
  Informazio-sistemak analizatzeko tresnak 2017/07/03
  Zerrendetako eta txostenetako tresnak 2017/07/03
  Datu-motak eta balidazioak 2017/07/03
  Datuen eraldaketa 2017/07/03

Informazio-eremu honetan, datuen formatuak ez ezik, erakundeen artean fitxategiak trukatzeko protokoloak ere jasotzen dira.

 

 

Honako hauek dira "Datu-trukea" gaikako arloari lotutako estandar teknologikoak:

  Datuak trukatzeko formatuak 2017/07/03
  Datuak trukatzeko protokoloak 2017/07/03